Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2015eko abenduaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5482

EBAZPENA, 2015eko azaroaren 19koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez gazte langabeak euskal enpresen kanpoko lantokietan praktiketan kontratatzeko laguntzen deialdiaren babesean emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzen baita. Zerrenda Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2014ko uztailaren 10ean egindako bileran.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2014ko uztailaren 10ean egindako bileran onartu zuen gazte langabeak euskal enpresen kanpoko lantokietan praktiketan kontratatzeko laguntzen deialdia egiteko Erabakia (Lanbideko zuzendari nagusiaren 2014ko uztailaren 16ko Ebazpena, 2014ko uztailaren 18ko EHAAn argitaratua, 136. zenbakia). Diru-laguntza publikoak ematean jarraitu behar den publizitate-printzipioa betetzeko, laguntza horiek emateko deialdiaren 8.7 artikuluan xedatutakoaren arabera, ebazpenaren jakinarazpen indibidualizatua eta esanbidezkoa egiteaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da deialdi horren bidez emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda, horietako bakoitzak jasotako diru-zenbatekoak, eta baita emandako diru-laguntza aldatu zaienen zerrenda ere.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea gazte langabeak euskal enpresen kanpoko lantokietan praktiketan kontratatzeko diru-laguntzak emateko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2014ko uztailaren 10ean egindako bileran onartu zuen erabakiaren babesean egindako deialdiko enpresa onuradunen zerrenda. Zerrenda horretan, erakunde onuradun bakoitzari hasieran esleitutako diru-zenbatekoa adierazten da, bai eta azkenean jasotako diru-laguntza ere (eranskina). Aipatu erabakia, bestalde, Lanbideko zuzendari nagusiaren 2014ko uztailaren 16ko Ebazpenaren bidez argitaratu zen (2014ko uztailaren 18ko EHAA, 136. zenbakia).

Bigarrena.– Berariaz jakinaraztea Europako Gizarte Funtsak deialdi honen babesean diruz lagundutako kontratuak finantzatzen parte hartu ahal izango duela, EAEko 2007-2013 EGIF Programa Operatiboaren barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 19a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala