Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2015eko abenduaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
5459

IRAGARKIA, hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean ezarritakoa ustez hausteagatik ireki den zehapen-espedientearen ebazpen-proposamena jakinarazteko dena.

Espedientatuari ebazpen-proposamena jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzea erabaki da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia argitara ematen da, interesdunak horren berri izan dezan eta jakinarazpen gisa har dezan; eta gainera, honako ohartarazpen hau egin behar da:

Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita, 15 eguneko epea izango du interesdunak espedientea ikusteko (Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean, 01010), espedienteko agirien kopiak lortzeko eta bere burua defenditzeko komenigarritzat jotzen dituen alegazio, agiri eta informazio oro aurkezteko.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 14a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

ALEJANDRA ITURRIOZ UNZUETA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala