Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2015eko abenduaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5455

IRAGARKIA, 2015eko abenduaren 3koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitzaio Tecnología en Cerramientos de Aluminio, S.L.U. enpresari Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariak 15.0130.01.01.01.03 (01/2015/61) espedientearen barruan 2015eko urriaren 22an emandako ebazpena.

Aipatu ebazpena jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko (Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea).

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren ebazpen bidez bukatu da espediente hori, I12015000022137 arau-haustearen akta dela-eta Tecnología en Cerramientos de Aluminio, S.L.U. (IFK: B-01419712) enpresari ireki zitzaiona. Ebazpen horretan, baietsi egiten da arau-haustearen aktan jasotako proposamena, eta, beraz, enpresari 6.251,00 euroko zehapena ezarri zaio, lan arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginaren 8.3 artikuluaren aurkako arau-hauste oso larria egiteagatik (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori).

Enpresa horri jakinarazten zaio ebazpen horrek ez diola amaiera ematen administrazio-bideari; izan ere, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Enplegu eta Laneko sailburuordeari, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

Aipatu enpresak ez badu gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko eskubidea erabiltzen, ezarri zaion zehapena ordaindu beharko du, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bitartez, interneteko helbide honetan: http://www.euskadi.net/nireordainketa. Ordaintzeko azken eguna 2016-02-03a izango da; eta, ordaintzeko, datu hauek behar dira:

Diru-bilketarako prozeduraren kodea (BPK): 9050794.

Erakunde jaulkitzailea: 04833001-522.

Erreferentzia: 0115006100205.

Identifikazioa: 030216.

Zenbatekoa: 6.251,00 euro.

Enpresak zehapena ordaintzen ez badu, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da zehapena kobratzeko. Ondorioz, premiamendu-errekargua eta berandutze-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuta (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketarako Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretua).

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 3a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

JOSÉ JAVIER LOSANTOS OMAR.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala