Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2015eko abenduaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
5454

IRAGARKIA, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariak 2015eko urriaren 1ean hartutako Erabakia jakinarazteko dena. Erabaki horren bitartez, Idiazabalgo Kale Nagusia 43ko Hotel Zepai establezimenduari EAEko Enpresa Turistikoen Erregistroan behin betiko baja ematea ebazten da.

Aipatutako erabakia zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan– xedatutakoa betetzeko.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Zerbitzuko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, 4/1999 Legean xedatutakoa betetzeko. Lege horren bidez, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena.

ERABAKIAREN LABURPENA

Lurralde-ordezkaritza honen ikuskaritza zerbitzuak egiaztatu du establezimendu horrek dagoeneko ez duela turismo-ostatuko zerbitzurik ematen.

Ebazten du establezimenduari EAEko Enpresa Turistikoen Erregistroan baja ematea 2015eko urriaren 1ean, irailaren 2ko 199/2003 Dekretuaren 11. artikuluan ezarritakoarekin bat eginik.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2015eko azaroaren 25a

Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

JAVIER URRUTIA GUTIERREZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala