Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2015eko abenduaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSASUN SAILA
5451

IRAGARKIA, zeinen bidez jakitera ematen baita lizitatu dela Gipuzkoako Osasun Lurralde Ordezkaritzari atxikitako eraikinen eta lokalen garbiketa-zerbitzua xede duen zerbitzuen administrazio-kontratua.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: 20/2016-S.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Xedearen deskribapena: Gipuzkoako Osasun Lurralde Ordezkaritzari atxikitako eraikinen eta lokalen garbiketa-zerbitzua.

b) Loteak: ez.

c) Entregatzeko lekua: administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 10. puntuan zehaztutakoak.

d) Gauzatzeko epea: 21 hilabeteko iraupena, kontratua gauzatzen den biharamunetik hasita; edonola, kontratua ez da inolaz ere 2016ko martxoaren 19a baino lehen hasiko.

e) CPV (nomenklaturaren erreferentzia): 90911000-6 Eraikinen garbiketa orokorreko zerbitzuak.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait balorazio-irizpide aplikatuz.

d) Administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 30. puntuan zehaztuta daude eskaintzak baloratzeko irizpideak, eta, laburtuta, honako hauek dira:

Prezioa: 80 puntu.

Ingurumeneko irizpide baloragarriak aplikatzea: 8 puntu.

Lan-plana: 12 puntu.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 347.130,00 euro (BEZik gabe). BEZa: 72.897,30 euro. Guztira, BEZa barne, 420.027,30 euro.

Kontratuaren balio aintzatetsia: 694.260,00 euro.

5.– Bermeak.

a) Behin-behinekoa: ez da eskatzen.

b) Behin betikoa: lizitazioaren zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila. Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

Donostia kalea, 1 – 4. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 91 77.

e) Telefaxa: 945 01 93 01.

f) Argibideak eta agiriak lortzeko azken eguna: 2016ko urtarrilaren 27ko 11:00ak arte jaso ahal izango dira eskabideak, doan.

g) Halaber, Eusko Jaurlaritzaren web-orri honetan jaso ahal izango dira agiriak: www.euskadi.eus/contratacion edo contratacion.info

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Kaudimen baldintzak edo sailkapena, administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 29. puntuan zehaztutakoaren arabera.

8.– Parte hartzeko eskaintzak eta eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko urtarrilaren 27a, 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Administrazio klausula zehatzen pleguko 12., 13., 14., 15. eta 16. klausuletan eta administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 29. eta 31. puntuetan zehaztutakoak.

c) Aurkezteko lekua: iragarki honen 6. puntuan adierazitakoa.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintza ekonomikoa irekitzen denetik hasita, zeinari beste hamabost egun baliodun gehituko zaizkion SPKLko 152.3 artikuluan aipatutako izapideak (balore ezohikoak edo neurriz kanpokoak) bete behar badira.

e) Aldaerak: ez.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: ez.

9 – Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza, Osasun Saila. Eusko Jaurlaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1 – 4. solairua.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna eta ordua:

C gutun-azala: 2016ko otsailaren 4a, 12:00ak.

B gutun-azala: 2016ko otsailaren 11, 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak: ez.

11.– Iragarkien gastuak: enpresa esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna (hala egin bada): 2015eko abenduaren 16a.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 16a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

MIKEL VALLEJO AURRE.


Azterketa dokumentala