Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2015eko abenduaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
5448

IRAGARKIA, Arrasaten (Gipuzkoa) dagoen Ertzaintzaren herritarrentzako arreta-bulegoa eraberritzeko lanak gauzatzeko lizitazioari buruzkoa (Espedientea: O-004/2016).

1.– Erakunde esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.

a) Erakundea: Segurtasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Agiriak eta argibideak:

1) Bulegoa: Kontratazio Arloa.

2) Helbidea: Larrauri Mendotxe bidea 18.

3) Herria eta posta-kodea: Erandio 48950.

4) Telefonoa: 94 607 80 00.

5) Telefaxa: 94 607 83 04.

6) Posta elektronikoa: contratacion@seg.euskadi.eus

7) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus.

8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016ko urtarrilaren 25a.

d) Espedientearen zenbakia: O-004/2016.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Mota: lanak.

b) Helburua: Arrasaten (Gipuzkoa) dagoen Ertzaintzaren herritarrentzako arreta-bulegoa eraberritzeko lanak.

c) Lote-banaketa eta lote- edo unitate-kopurua: ez dago.

d) Entregatzeko/gauzatzeko lekua: Arrasate (Gipuzkoa).

e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: 4 hilabete.

f) Luzapena onartzea: ez.

g) Esparru-akordiorik ezartzea (behar bada): ez.

h) Eskuratzeko sistema dinamikorik (behar bada): ez.

i) CPV (nomenklatura-erreferentzia): 45216111-5.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Enkante elektronikoa: kasu honetan ez.

d) Esleipen-irizpideak, halakorik badago: prezioa da eskaintzak baloratzeko irizpide bakarra.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 360.327,35 euro.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

a) Zenbateko garbia: 360.327,35 euro. BEZa: % 21. Guztira: 435.996,10 euro.

6.– Eskatutako bermeak:

Behin betikoa: esleipen-zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena (taldea, azpitaldea eta kategoria): administrazio-klausula zehatzen pleguen karatulan adierazitakoa.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: administrazio-klausula zehatzen karatulan adierazitakoa.

c) Bestelako betebehar espezifikoak: ikus kontratuaren dokumentazioa.

d) Erreserbatutako kontratuak: ez.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko urtarrilaren 25a, 10:00ak.

b) Aurkezteko modalitatea: ikusi lehiaketaren dokumentazioa.

c) Aurkezteko lekua:

1) Bulegoa: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza – Kontratazio Arloa.

2) Helbidea: Larrauri Mendotxe bidea 18.

3.– Herria eta posta-kodea: Erandio 48950.

4) Helbide elektronikoa: ez.

d) Zenbat enpresari egingo zaien eskaintzak aurkezteko deia (prozedura murriztua): ez, kasu honetan ez.

e) Aldaerak onartzea, behar izanez gero: ez.

f) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 28.6 paragrafoan adierazitakoa.

9.– Eskaintzak irekitzea.

«B» gutun-azalak, eskaintza ekonomikoa, eta formulak aplikatuz automatikoki balioesten diren irizpideak.

a) Helbidea: Larrauri Mendotxe bidea 18.

b) Herria eta posta-kodea: Erandio 48950.

c) Eguna eta ordua: 2016ko otsailaren 5a, 12:30a.

10.– Publizitate-gastuak: esleipendunek ordainduko dituzte.

11.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez da beharrezkoa.

Erandio, 2015eko abenduaren 10a.

Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendaria,

MARÍA GUADALUPE CAMINO GARCÍA.


Azterketa dokumentala