Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2015eko abenduaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5443

EBAZPENA, 2015eko irailaren 24koa, Lanbide Heziketako sailburuordearena, 2015-2016ko ikasturtean diru-laguntzak emateko dena Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxe pribatu itunpekoek prestakuntza-jarduerak egin ditzaten.

2015eko ekainaren 9ko Aginduak (ekainaren 18ko EHAA, 113. zk.) prozedura eta irizpideak arautu eta ezartzen ditu 2015-2016ko ikasturtean diru-laguntzak emateko, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxe pribatu itunpekoek prestakuntza-jarduerak egin ditzaten.

Eskabide-espedienteak aztertuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– I. eranskinean aipatzen diren ikastetxeei diru-laguntzak ematea, adierazten diren prestakuntza-jarduerak antolatu eta egiteko; bakoitzaren ondoan diru-laguntzen zenbatekoak ere adierazita daude.

Bigarren artikulua.– II. eranskinean aipatzen diren ikastetxeek aurkeztutako eskabideak ez onartzea, bakoitzaren ondoan agertzen diren arrazoiengatik.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 24a.

Lanbide Heziketako sailburuordea,

JORGE ARÉVALO TURRILLAS.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala