Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2015eko abenduaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
5439

EBAZPENA, 2015eko abenduaren 2koa, Herri Administrazio eta Justizia Saileko Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako bitariko lankidetza-batzordearen akordio bat. Akordio hori honako lege honi buruzkoa da: Kultur Ondare Immateriala Babesteko 2015eko maiatzaren 26ko 10/2015 Legea.

Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusten den akordioa hartu ondoren, eta artikulu horren c) letran xedatutakoarekin bat, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako bitariko lankidetza batzordearen Akordioa, Kultur Ondare Immateriala Babesteko maiatzaren 26ko 10/2015 Legeari buruzkoa. Ebazpen honen eranskinean jaso da, hain zuzen ere, akordioa.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 2a.

Araubide Juridikoaren sailburuordea,

SABINO TORRE DÍEZ.

ERANSKINA
AKORDIOA, ESTATUKO ADMINISTRAZIOAK ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAK OSATUTAKO BITARIKO LANKIDETZA-BATZORDEARENA, KULTUR ONDARE IMMATERIALA BABESTEKO 2015EKO MAIATZAREN 26KO 10/2015 LEGEARI BURUZKOA

Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako bitariko lankidetza-batzordeak, 2015-12-01eko bilkuran, honako akordio hau hitzartu du:

1.– Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako bitariko lankidetza-batzordearen 2015eko irailaren 1eko Akordioan adierazitakoa betetzeko sortu zen lantaldearen aldez aurretiko negoziazioekin bat etorrita, lantalde horren helburua Kultur Ondare Immateriala Babesteko 2015eko maiatzaren 26ko 10/2015 Legearen gainean azaldu diren desadostasunak aztertzea eta konpontzeko proposamenak egitea izanik, bi aldeek uste dute desadostasun horiek konponduta geratu direla, lege horren manuen gainean hartutako konpromisoei esker:

a) Alde biak ados jarri dira nazioarteko harremanen arloan Estatuak duen eskumena interpretatzeko orduan (Espainiako Konstituzioaren 149.1.3 artikulua), 11.4 eta 12.1.e artikuluetan aipatua; horrenbestez, interpretatu behar da Konstituzio Auzitegiaren doktrinarekin bat, eta Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako bitariko lankidetza-batzordearen Akordioarekin bat, Estatuaren Kanpo Ekintzari eta Zerbitzuari buruzko martxoaren 25eko 2/2014 Legearen arloan (2015eko urtarrilaren 26ko BOE); autonomia-erkidegoaren eskumenen egikaritza eragotzi gabe, beraz, jarduerak egin ditzake bere lurraldetik kanpo, bere eskumen materialen proiekziorako, kultur ondare immateriala ezagutzera eman eta hedatzeko.

b) Alde biak ados jarri dira hau interpretatzeko: ondasunen bat kultur ondare immaterialaren adierazpide erakusgarri deklaratzeak (12. artikulua) ez die eragozten autonomia-erkidegoei ondasun beraren gainean ezar daitezkeen bestelako deklarazioak edo babesak ezartzea; eta euren eskumenen egikaritze libreari dagokio erabakitzea, kasuan kasu, artikulu honen 3. zenbakian adierazitako lankidetza-hitzarmenak sinatzekoa.

c) Alde biak ados jarri dira 12.1 artikuluaren a) eta c) letretan aurreikusitako egoeren interpretazioa egiteko orduan; horrenbestez, interpretatu behar dira Konstituzio Auzitegiaren doktrinarekin bat; eta bakarrik aplikatuko dira adierazpide immaterialaren gaineko babes-jarduera publikoa banatu ezin denean edo lankidetza- edo koordinazio-mekanismoen bidez egokiro kudeatu ezin denean.

d) Alde biak ados jarri dira hau interpretatzeko: Ondare Historikoaren Kontseiluak erabakiko ditu Kultur Ondare Immaterialaren Inbentario Orokorrean ondasunak sartzeko bete behar den erregistro-metodologia komunak (14.6 artikulua), bera baita administrazioen arteko lankidetzarako organoa arlo horretan.

2.– Hartutako akordioa dela-eta, bi aldeek uste dute akordio honetan jasotako xedapenen gaineko desadostasunak ebatzi, eta planteatutako eztabaida amaitu dela.

3.– Jakinaraztea akordio hau Konstituzio Auzitegiari, 2016ko otsailaren 27a baino lehen, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, Konstituzio Auzitegiari buruzko urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan xedatutako ondorioetarako.

Madril, 2015eko abenduaren 1a.

Ogasun eta Herri Administrazioetako ministroa,

CRISTÓBAL MONTORO ROMERO.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala