Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2015eko abenduaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

NEIKER
5309

IRAGARKIA, zuzendari nagusiaren baimenari buruzkoa, honi dagokionez: Ogasun eta Finantzetako sailburuari eskuordetzea telekomunikazio-zerbitzuen kontratazioa (1., 2. eta 3. loteak) 2016. urtetik 2022. urtera Neiker, S.A. sozietate publikoaren zenbait eraikinetan.

Baimena, 2015eko ekainaren 17koa, Neiker - Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea S.A. erakundeko zuzendari nagusi Josu Ezkurdia Santamaría jaunarena (NAN 24347146J), honako honi buruzkoa: Ogasun eta Finantzetako sailburuari eskuordetzea telekomunikazio-zerbitzuen kontratazioa (1., 2. eta 3. loteak, azken hori 2016ko abuztuaren 26tik aurrera, data horretan mugaeguneratzen baita gaur egun Neiker-ek Vodafone-rekin daukan kontratua) 2016. urtetik 2022. urtera eranskinean adierazita dauden Neiker, S.A. sozietate publikoaren eraikinetan.

Gobernu Kontseiluak 1998ko uztailaren 28an egindako bilkuran, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez, Telekomunikazioetako Administrazio Sare Korporatiboaren definizioari buruzko Erabakia hartu zen.

Erabaki horren azalpen-atalean, eta Administrazio Sare Korporatiboari dagokionez, zera esaten zen:

Horregatik, honela definitu da Administrazio Sare Korporatiboa: administrazio honek eskatzen dituen telekomunikazio-zerbitzuen kudeaketa zentralizatuaren zentzuzko eremua finkatzen duen sarea. Administrazio Sare Korporatiboa, telekomunikazioetako organo, higiezin eta zerbitzuei dagokienez, definizio dinamiko gisa ulertu behar da; oinarrizko parametroak errespetatuz, aldaketa organiko eta fisikoen araberako bilakaera izango du.

Erabaki horretan aurreikusten denaren arabera, Administrazio Sare Korporatiboa honako irizpide hauei jarraituz osatuko da unean-unean:

– Kudeaketa zentralizatuko eraikinetan edo beste eraikin batzuetan dauden Sailek eta Erakunde Autonomoek osatuko dute sarea.

– Sare horretatik kanpo utziko dira Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoak eta Sozietate Publikoak, bai eta sare polizial, judizial, sanitario eta hezkuntzakoak ere.

– Hala eta guztiz ere, aipaturiko sare sektorial horiekin lotura duten administrazio-zerbitzu batzuk Sare horretan sartuko dira, baldin eta dokumentazioaren, ekonomiaren edo giza baliabideen alorrekoak diren informazio-sistema komun edo orokorren eragina badute, sistema horien datu-mugimenduari dagokionez.

– Halaber, Sare hau Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko edo beste Administrazio Publiko batzuetako beste sare batzuekin lotzeko erabakiak Ogasun eta Herri Administrazio Sailak hartuko ditu –salbuespena izango da sare poliziala–.

– 2. paragrafoan adierazten diren sare guztien kudeaketaren ardura duten organoek EAEko Administrazioaren kontratazio-araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren 19. artikuluak adierazten duen bidea erabiltzen badute, telekomunikazio-sare horien kudeaketa egiteko, Ogasun eta Herri Administrazio Sailarekin hartzen dituzten erabakiei jarraituko diete, baita Sail horrek izenpetutako hitzarmenen eremuan hartutako erabakiei ere.

1998ko uztailaren 28ko Erabakiak Administrazio Sare Korporatiboa definitu zuen, eta telekomunikazioen alorreko kontratuak sare sektorialetara zabaltzeko aukera ekarri zuen, EAEko Administrazioaren kontratazio-araubideari buruzko uztailaren 5eko 136/1996 Dekretuaren 19. artikuluak adierazten duen bidea erabiliz. Azken horrek ezartzen duenez, hala badagokio, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean xede horrekin aurrez ikusita dauden formuletan edo administrazio-klausulen agirietan zehaztutako berariazko aurreikuspenen eta hitzarmenen bidez gauzatuko da.

Aukera guztiak aztertu eta gero, erabaki da aukerarik onena dela sare sektorialen zabaltzea honen bidez gauzatzea: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean jasotako eskumenen eskuordetzea.

Zentzu horretan, telekomunikazio-zerbitzuen kudeaketaren hazkuntza eta garapenak, hurrengo kontratazio bati begira, zera aholkatzen du: zerbitzua ongi bereizitako bi zatitan banatzea:

Zati bat kontratuen prestakuntza, izapide eta esleipenekin zerikusia duten jarduerek osatuko dute, baita kontratu horien aldaketek, interpretazioek eta amaierek ere. Jarduera horiek guztiak kontratazioaren muina dira, zeinahi delarik ere sarea.

Bigarren zatia kontratuaren kudeaketaren alderdiari dagokio, bai alde materialari, bai aurrekontuei; sare desberdinek kudeaketarako dituzten titularren zeregina izango da hori.

Lehen aipatutako eremuan, era zentralizatuan posta zerbitzuak kontratatzeko bide edo formula egokia azaroaren 26ko 30/1992 Legearen (Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidea) 13.1 artikuluan eskumenak eskuordetzan emateko aurreikusten dena da, eta honako hau xedatzen du:

«1.– Herri-administrazioetako organoek beste organo batzuei beren eskumenak eskuordetzan eman diezazkiekete, baldin eta organo horiek administrazio berekoak badira, nahiz eta bata bestearen mendekoa ez izan, edo administrazio horiei lotuta edo administrazio horien mendean dauden zuzenbide publikoko erakundeetakoak badira».

Horregatik, 172/2013 Dekretuaren 3.2.f) artikuluak Ogasun eta Finantzetako sailburuari kontratazio-arloan ematen dizkion eskumenak aintzat harturik, eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura ezartzen duen Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz, Neiker-eko kontratazio-organoari dagokio, bere titularraren bidez, Administrazio Orokorrean indarrean den Araubide Organikoak sailetako kontratazio-organoari emandako ahalmenak erabiltzea, zenbatekoa dela-eta Gobernu Kontseiluari dagozkion ahalmenei eragin gabe. Horrenbestez, hau

BAIMENTZEN DUT:

I.– Ogasun eta Finantzetako sailburuari eskuordetzea Neiker-eko sarerako telekomunikazio-zerbitzuak kontratatzeko eskumena 2016. urtetik 2020. urtera.

Eskuordetzea Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak jasotzen dituen eta kontratuari ezartzeko diren gai hauetara zabalduko da:

– Kontratua prestatzea (II. liburua).

– Kontratua esleitzea (III. liburua, I. titulua, I. kapitulua).

– Administrazioaren eskumenak, aldaketa, iraungitze, lagatze eta azpikontrataziorako IV. Liburuko, I. Tituluko, I. Kapituluan oro har aurreikusten direnak, eta hornidura-kontratuetarako IV. Liburuko, II. Tituluko IV. Kapituluan berariaz aurreikusten direnak.

– Kontratua formalizatzea (III. liburua, I. titulua, I. kapitulua).

II.– Eskumena ematen duen organoaren baitan jarraituko dute kontratazio-organoari dagozkion gainerako eskumenek, eta, bereziki, egindako zerbitzuen betetzeari onespena emateko eta euren ordainketa agintzeko eskumenek.

III.– Izenpetu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean eskuordetze hau.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 17a.

Neiker-eko zuzendari nagusia,

JOSU EZKURDIA SANTAMARÍA.

ERANSKINA

Neiker-en eraikinak Arkautiko Nekazaritzako Elikagaien Campusean (Araba).

Neiker-en eraikinak Derion (Bizkaia).

Neiker-en eraikinak Iturrietako Etxaldean.

Neiker-en eraikinak Gaunako Finkan.


Azterketa dokumentala