Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2015eko abenduaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5303

IRAGARKIA, 2015eko azaroaren 19koa, Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzako Obra eta Eraikuntzen arloko arduradunarena, zeinaren bidez birgaitze lanen amaiera egiaztatzeko errekerimenduak jakinarazten baitira.

Eranskinean jasotako errekerimenduak jakinarazten saiatuta ere, jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa bete dadin –artikulu hori Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legearen bidez aldatu zen–.

Interesdunak, bost eguneko epean, Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan (Kale Nagusia 85, lehenengo solairua) agertu ahal izango dira, errekerimenduen eduki osoa ikusi ahal izateko, eta, era berean, agertzen direnetik edo, agertu ezean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, hamabost egun balioduneko epea izango dute obra amaierako ziurtagiria aurkezteko, edo, hala badagokio, lanak burutzea eragotzi duten arrazoiak alegatzeko. Hori egin ezean, emandako laguntzak errebokatuko dira eta dagoeneko jaso dituzten laguntza ekonomikoak itzuli beharko dituzte.

Eta hala jakinarazten da eranskinean aipatutako interesdunek jakin dezaten, eta iragarki hau interesdun horientzako jakinarazpen indibiduala izan dadin.

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita sortuko ditu ondorioak jakinarazpen honek.

Bilbao, 2015eko azaroaren 19a.

Obren eta Eraikuntzen Bizkaiko arduraduna,

MIKEL GARMENDIA BON.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala