Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2015eko abenduaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

HAURRESKOLAK
5256

IRAGARKIA, Haurreskolak Partzuergoko ikastetxeetarako jostailuak eskuratzeko esparru-akordioaren gaineko kontratatuaren lizitazioari buruzkoa.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Haurreskolak Partzuergoa.

P0100385D

Otaola hiribidea 29, Jaizkibel eraikina 1. solairua

20600 Eibar

Telefonoa: 943 82 17 50

Helbide elektronikoa: haurreskolak@haurreskolak.eus

Fax: 943 82 19 03

Web orrialdea: http://haurreskolak.eus

Plegu administratiboak eta teknikoak 2015eko abenduaren 15etik aurrera eskuragarri egongo dira Haurreskolak Partzuergoko web orrian:

http://www.haurreskolak.eus/perfil del contratante/

b) Espedientea izapidetuko duena: Haurreskolak Partzuergoaren Zuzendaritza Batzordea.

c) Espediente zenbakia: 001 / 2015.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Haurreskolak Partzuergoaren haurreskoletako geletan jostailuak hornitzeko Akordio Markoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko tokia: Haurreskolak Partzuergoaren haur eskolak, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: lau urte.

3.– Izapidea eta prozedura.

a) Izapidea: arrunta, erregulazio armonizatuaren menpe.

b) Prozedura: irekia.

4.– Akordio Markoaren zenbatetsitako balioa: 340.000 euro (BEZ aparte).

Lizitazioa oinarrizko aurrekontua: 85.000 euro (BEZ aparte).

5.– Fidantzak.

a) Behin-behinekoa: ez da eskatzen.

b) Behin betiko: aurrekontuaren estimazioaren % 5.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Haurreskolak Partzuergoa.

b) Helbidea: Otaola etorbidea, 29, Jaizkibel eraikina 1.a.

c) Herria eta posta kodea: 20600 Eibar.

d) Telefono zenbakia: 943 82 17 57.

e) Telefax zenbakia: 943 82 19 03.

Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2016ko urtarrilaren 10a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez da eskatzen.

b) Bestelako betebeharrak: berariazko klausula administratiboen pleguan finkatutakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hatzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko otsailaren 29a, goizeko 10etan.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A», «B» eta «C» kartazalak klausula administratiboen pleguan adierazitako agiriekin.

c) Aurkezteko lekua: Haurreskolak Partzuergoaren egoitzan, Otaola etorbidea, 29, Jaizkibel eraikuntza 1.a, 20600 Eibar. Ondoko ordutegiaren barruan: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara.

Eskaintzak postaz bidaltzen badira adierazitako epearen barruan, egun horretan bertan posta-bulegoan zein egunetan jarri den egiaztatu eta jakinarazi beharko zaio kontratazio organoari, telex, telefax edo telegrama baten bidez. Betekizun bi horiek betetzen ez badira edo eskaintzak jasotzeko finkatutako epea amaitutakoan jasotzen badira ez dira onartuko.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: Akordio Markoak indarrean dirauen epea.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea eta erakusgaien aurkezpena.

a) Lehiatzaileei jakinaraziko zaie.

10.– Bestelako argibideak: ez.

11.– Iragarpen gastuak: iragarki ofizialaren gastuak esleipendunaren kontura izango dira.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2015eko abenduaren 9a.

Eibar, 2015eko abenduaren 3a.

Haurreskolak Partzuergoko gerentea,

MAITE LARRAÑAGA ORBEA.


Azterketa dokumentala