Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2015eko abenduaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
5251

EBAZPENA, 2015eko azaroaren 27koa, Ingurumeneko sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoan sustatzen ari diren zenbait jarduerei dagokien ingurumen-baimen bateratua berrikusteko aurkeztu diren zenbait proiektu jendaurrean jartzea erabakitzeko dena.

Ekainaren 11ko 5/2013 Legeak aldatutako Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen xedea da atmosferaren, uraren eta zoruaren poluzioa ekiditea, eta hori lortu ezin denean, murriztu eta kontrolatzea. Horrela, poluzioaren prebentzio eta kontrol integratuko sistema bat ezartzen du, ingurumena bere osotasunean babesteko.

Ekainaren 11ko 5/2013 Legeak aldatutako Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak ezarritakoari jarraituz, instalazioen eraikuntzak, muntaketak, ustiaketak edo lekualdaketek, eta baita funtsezko aldaketek ere, ingurumen-baimen bateratua behar dute, baldin eta lege horren I. eranskinean jasota badaude. Ingurumen-baimen bateratuaren helburua araua bete behar duten instalazioek bere xedea bete dezaten beharrezkoak diren baldintzak ezartzea da, hain zuzen ere, baimena ematerakoan parte hartu behar duten Herri Administrazio desberdinen lankidetza bermatuko duen eta hiritarren administrazio beharrak arintzen dituen prozedura baten bitartez gauzatuko dena.

Beste alde batetik, legearen 25. artikuluak baimena eguneratzeko baldintzak ezartzen ditu. Horrela, instalazioan burutzen den jarduera nagusiarentzat eskuragarri diren teknologia hoberenen ondorioak argitaratu ostean, lau urteko epemugan eskumena duen administrazioak baimenaren baldintza horiek eguneratu direla ziurtatu behar izango du. Beraz, beharrezkoa izanez gero, baimenaren baldintza guztiak aldatuko dira, bete beharreko eta eskuragarri diren teknika hoberenekin bat egiteko.

2012ko martxoaren 8an, 2012ko otsailaren 28ko Europako Batzordearen Erabakia argitaratu zen Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean. Erabaki horrek eskuragarri diren teknologia hoberenen inguruko ondorioak ezartzen ditu beira ekoizteko jarduerarako. Erabakia Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB emisio industrialentzako Zuzentarauak ezarritakoaren arabera garatzen da (2012/134/EB Erabakia).

2012ko martxoaren 8an, 2012ko otsailaren 28ko Europako Batzordearen Erabakia argitaratu zen Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean. Erabaki horrek eskuragarri diren teknologia hoberenen inguruko ondorioak ezartzen ditu ekoizpen siderurgikorako. Erabakia Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB emisio industrialentzako Zuzentarauak ezarritakoaren arabera garatzen da (2012/135/EB Erabakia).

Ebazpen honen eranskinean agertzen diren enpresak kokatzen dira eskuragarri diren teknologia hoberenen ondorio-dokumentuen aplikazio-eremuan.

Ekainaren 11ko 5/2013 Legeak aldatutako Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak araututakoari jarraituz, Euskadiko Autonomia Erkidegoan sustatzen diren eta ebazpen honen eranskinean jasota dauden jarduerei dagokien ingurumen-baimen bateratua berrikusteko aurkeztu diren proiektuak jendaurrean jarri beharra dago.

Euskal Herriko Ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, ekainaren 11ko 5/2013 Legeak aldatutako Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea, Emisio Industrialaren Erregelamendua onartzen duen eta 16/2002 Legea garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretua, hondakinen eta kutsatutako lurzoruen uztailaren 28ko 22/2011 Legea, Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretua, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea, eta oro har eta bereziki aplikagarri diren gainerako legeak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ingurumen-baimen bateratua berrikusteko eranskinean agertzen diren zenbait proiektu jendaurrean jartzea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialetan argitaratu eta hurrengo egunetik hasi eta 30 egun balioduneko epean. Epe horretan, bidezko iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira.

2. artikulua.– Alegazioak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan aurkeztuko dira (Donostia kalea 1, 2. solairua, Vitoria-Gasteiz).

3. artikulua.– Aurreko artikuluan aurreikusitakoa betetzeko, proiektuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan egongo dira eskuragarri (Donostia kalea 1, 2. solairua, Vitoria-Gasteiz).

Era berean, adierazitako dokumentazioa hiritarrek errazago eskura dezaten, aipatutako proiektuak dagokien udaletara bidaliko dira, jendaurreko informazio-denboran erakusteko.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 27a.

Ingurumeneko sailburuordea,

IOSU MADARIAGA GARAMENDI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala