Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

236. zk., 2015eko abenduaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
5242

IRAGARKIA, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Zerbitzu zuzendariaren 2015eko urriaren 28ko Ebazpena jakinarazteko dena, zeinaren bidez partez baiesten baita Luca Slaviero jaunak Gipuzkoako lurralde-ordezkariaren ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa. Azken ebazpen horren bidez, etxebizitza partikularreko geletan ostatua emateko jardueran behin betiko baja ematea ebazten da (Espedientea: ZSS00063).

Saiatu izan arren, ezinezkoa izan da ebazpena interesdunari jakinaraztea; beraz, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko. Lege hori aldatu egin zuen irailaren 16ko 15/2014 Legeak, Sektore Publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzkoak.

Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, eta, beraz, beraren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, hura jaso eta hurrengo egunetik hasita.

ERABAKIAREN LABURPENA

Partez baiesten da Luca Slaviero jaunak Gipuzkoako lurralde-ordezkariaren ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, etxebizitza partikularreko geletan ostatua emateko jardueran behin betiko baja ematea ebazten da (Espedientea: ZSS00063).

Iraungitzat ematen da 2014ko otsailaren 10ean hasitako espedientea, LUCA izeneko establezimendua –etxebizitza partikularreko geletan ostatua ematekoa– EAEko Enpresa Turistikoen Erregistroan baja emateko dena.

Eranskinean aipatzen den interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Donostia, 2015eko azaroaren 25a.

Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

JAVIER URRUTIA GUTIÉRREZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala