Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

236. zk., 2015eko abenduaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 9 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5240

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1031/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1031/2014 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Axa Seguros S.A.

Abokatua: Aitor Roberto Guisasola Paredes.

Prokuradorea: Leyre Cañas Luzarraga.

Demandatua: Climaventia.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-11-12an. Hona hemen epaitza:

Baiesten dut Axa Seguros, S.A.ren izenean eta ordez Leyre Cañas Luzarraga prokuradoreak aurkeztutako demanda, auzi-ihesean den Climaventiaren aurkakoa; horrenbestez, auzi-jartzaileari honakoak ordaintzera kondenatzen dut demandatua: 2.072,67 euro eta diru-kopuru horrek ebazpen hau ematen denetik aurrera sortzen duen legezko interesa, bi puntutan gehituta. Judizio honetan sortutako kostuak alde demandatuari ezartzen dizkiot.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Climaventia demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko azaroaren 12a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala