Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

236. zk., 2015eko abenduaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5235

EBAZPENA, 2015eko abenduaren 1ekoa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena. Honen bidez, argitara ematen da lanpostuen zerrendako aldaketek zein maisu eta maistrari eragiten dioten zehazteko prozeduraren ondorioz lortutako behin betiko zerrenda.

Lanpostuen zerrenda eskolatzeko eskaeran eragiten duten faktoreen azterketatik abiatzen da, eta matrikulan eta hezkuntza-maila bakoitzaren curriculumaren edukian oinarritzen da. Horregatik, lanpostuen zerrendak hezkuntza-sistemak oro har dituen beharrak isladatzen ditu. Ondorioz, lanpostuen zerrenda funtsezko oinarria da, langileen arloan hezkuntza-sistema antolatu eta arrazionaltzeko.

Urtero gorabeherak sortzen dira ikasleen guztizko matrikulazioan, irakasteko hizkuntzari buruzko gizarte eskaeran, eta baita, finean, hezkuntza plangintzan eragiten duten gainerako faktoreetan ere. Gorabehera horiek eragin zuzena dute irakasleek duten behin betiko lanpostuetan. Hori dela eta, hezkuntza administrazioak, araututako prozedura bati jarraituz, aldaketok nori eta nola eragingo dioten zehaztu behar du.

Apirilaren 16ko 81/1996, abenduaren 22ko 409/1998 eta uztailaren 29ko 147/2008 Dekretuetan, jarraitu beharreko irizpideak ezarri ziren, kasu bakoitzean ematen den aldaketa mota definitzeko, parte-hartzaileak ordenatzeko eta horietako nori eragiten dion zehazteko.

2015-2016 ikasturtean jarraitutako prozesuari dagokionez, hona egindakoa:

Azaroaren 17ko 216/2015 Dekretua argitaratu zen. Horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren lanpostu-zerrendak onartzen dira Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan, patronatuetan eta lurralde-ordezkaritzetan 2015-2016 ikasturterako.

Ikastetxeei dokumentazioa bidali zaizkie, lanpostuei buruzko azalpenen eta behin betiko lanpostua duten irakasleen berri emateko.

Prozesuan partaide diren langileei batzarretara deitu zaie eta horiek burutu egin dira, aldaketek eta berradskripzioek nori eragingo zioten zehazteko.

Sortu den dokumentazioa berrikusi da.

Beraz, prozesuaren emaitza Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea dagokigu orain. Dena den, lurralde-ordezkariek erabaki indibidualak eman ditzakete, langileak beste lanpostuetara adskribatzeko edo haiei lanpostua uztarazteko, beti ere ebazpen honek dioenari jarraikiz.

Horregatik guztiagatik, hona hartu dudan

EBAZPENA:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, ebazpen honen eranskin gisa, azaroaren 17ko 216/2015 Dekretuaren bitartez lanpostuen zerrendetan egindako aldaketek nori eragiten dioten zehazteko prozeduraren emaitza. Horrek 2015-2016 ikasturtearen hasieratik izango ditu ondorioak.

Ebazpen honen eta eranskinaren bidez argitaratzen diren zerrenden aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 1a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

ERANSKINEAN ERABILI DIREN LABURDUREN KODEAK
ALDIA

1.1 Ezabatzeak.

1.2 Hizkuntza-eskakizunaren (HE) aldaketak.

1.3 Derrigortasun-dataren aldaketak.

2.1 Lanposturik gabeko maisu-maistren berradskripzioa.

2.2 Lanpostuaren baldintzak betetzen ez dituzten maisu-maistren berradskripzioa.

2.3 Lanposturik gabeko edo lanpostuaren baldintzak betetzen ez dituzten maisu-maistren berradskripzioa (2.3.II.), behin-betikoen berradskripzioaren (2.3.I.) ondorio dena.

2.4 Ondo adskribaturiko behin-betikoen berradskripzioa.

2.5 Aurreko prozesuetan lanpostua kendu egin zitzaienen berradskripzioa.

FZ Finkatze zuzena.

IN Lanpostuen integrazioa.

ZT Ikastetxeen zatiketa.

BE Bat Egitea.

OHARRAK

BERE Lanpostu berezia.

IBIL Lanpostu ibiltaria.

ZIA Zereginen ikaskuntzako atalak.

EPEA Lanpostuaren HE gainditzeko epea bete izanagatik ezabatzea.

ADSKRIPZIO-MOTA

B Ongi adskribatuta-esleituta.

P HE2 betetako lanpostuetan IGArekin aldi baterako ongi adskribatuta-esleituta.

E HE betetako lanpostuetan HErik gabe aldi baterako ongi adskribatuta-esleituta.

T HE atzeratutako lanpostuetan HErik gabe aldi baterako ongi adskribatuta-esleituta.

H Gaizki adskribatuta-esleituta.

S Lanposturik gabe.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala