Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2015eko abenduaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5227

EDIKTUA, 2015eko azaroaren 5ekoa, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariarena, zeinaren bidez N-2015-48-4213-I espedienteari lotutako dokumentazioaren errekerimendua jakinarazten baita.

Aipatutako erabakia/ebazpena/proposamena jakinarazten saiatu arren, ez da posible izan. Hori dela-eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa kontuan izanik (Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea), honako iragarki hau argitaratzen da.

Horrenbestez, dokumentazio hau aurkezteko errekerimendua jakinarazten zaio interesdunari:

– Ezkontidearen nortasun-datuak egiaztatzeko baimena.

– Euskal Autonomia Erkidegoko foru-ogasunei datu ekonomikoak eskatzeko baimena.

– Besteren konturako langileen kasuan, edo kooperatiba-sozietateetako bazkide langileen edo lan-bazkideen kasuan –betiere Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean kotizatzen badute–, eszedentzia hartu bada, Gizarte Segurantzan baja hartu izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, eta lanaldia murriztu bada, Gizarte Segurantzan datuak aldatu izanarena.

Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko Eusko Jaurlaritzaren ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren babesean eskatutako diru-laguntza ematea ala ez ebazte aldera, eskatzaileari 10 eguneko epea ematen diogu (Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita) aipatutako agiria Lan, Enplegu eta Gizarte Politiketako lurralde-ordezkaritzan aurkez dezan (Kale Nagusia 85, 48011 Bilbao), nahiz zuzenean, nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako edozein modutan. Interesdunari ohartarazten zaio ezen, hori egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela.

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta banakako jakinarazpentzat har dezaten.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 5a.

Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria,

JOSÉ LUIS MADRAZO JUANES.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala