Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2015eko abenduaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5225

IRAGARKIA, Bilbao-Basurtu ESIko Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Areilza Pabilioiko Bizkorketako eraikineko lanak abian jartzeko espedientearen kontratua formalizatzeari buruzkoa.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza - Euskal Osasun Zerbitzua, Osasun Sailari atxikitako Ente Publikoa, Bilbao-Basurtu ESI. Montevideo hiribidea, 18, 48013, Bilbao (Bizkaia).

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Bilbao-Basurtu ESI - Kontratazioko Zerbitzua.

c) Espedientearen zenbakia: G/040/10/0/1175/O621/0000/102015.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: obrak.

b) Deskribapena: Bilbao-Basurtu ESIko Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Areilza Pabilioiko Bizkorketako eraikineko lanak abian jartzea.

c) Loteka eta kopuruka banatzea: bai, 11.

d) Lizitazioa argitaratzea: ez zen argitaratu.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: publizitaterik egin gabe negoziatutakoa.

4.– Espediente-lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 109.325,63 euro (BEZik gabe).

5.– Esleipena.

a) Data: 2015eko azaroaren 10ean.

b) Kontratu-egilearen profila argitaratzea: 2015eko azaroaren 11n.

c) Kontratugilea: Boslan Ingenieria y Consultoria, S.A., Giroa, S.A., Electricidad Martin, S.A.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: Boslan Ingenieria y Consultoria, S.A., 9.843,00 Giroa, S.A.: 61.208,14 Electricidad Martin, S.A: 38.274,49 euro (BEZik gabe).

6.– Kontratuaren formalizazioa.

a) Kontratuaren data: Boslan Ingenieria y Consultoria, S.A., 2015eko azaroaren 12a, Giroa, S.A.: 2015eko azaroaren 12a, Electricidad Martin, S.A.: 2015eko azaroaren 12a.

Bilbao, 2015eko azaroaren 23a.

Presidentea,

KOLDO MEZKORTA ETXAURREN.


Azterketa dokumentala