Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2015eko abenduaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5217

1877/2015 EBAZPENA, azaroaren 30ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Arantza Mendiguren Navascués andrea Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Medikuntza Arloko Asistentzia Koordinatzeko zuzendariaren postutik kentzen da.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 7ko 722/2012 ebazpenaren bidez (uztailaren 10ko EHAA, 134. zk.), Arantza Mendiguren Navascués andrea Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Medikuntza Arloko Asistentzia Koordinatzeko zuzendari postua betetzeko izendatu zen.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Arantza Mendiguren Navascués andrea Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Medikuntza Arloko Asistentzia Koordinatzeko zuzendariaren postutik kentzea, eta egindako zerbitzuak eskertzea.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2015eko azaroaren 30etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuari eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari jakinaraztea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 30a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala