Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2015eko abenduaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

SEGURTASUN SAILA
5205

HUTSEN ZUZENKETA, honako honena: Ebazpena, 2015eko azaroaren 25ekoa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako eta Ikuskapen Eskalako karrerako funtzionarioentzat Bide Segurtasunean Espezializatzeko Ikastaroan sartzeko hautaketa-prozedurarako dei egiten duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2015eko azaroaren 25eko Ebazpenean (2015eko abenduaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 230. zk.). Ebazpen horren bidez Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako eta Ikuskapen Eskalako karrerako funtzionarioentzat Bide Segurtasunean Espezializatzeko Ikastaroan sartzeko hautaketa-prozedurarako dei egiten da. Ebazpenaren 7. oinarri-arauaren 1. zenbakian I. eranskina aipatzen zen ( 2015/5141 (5/10), baina ez zen argitaratu, eta hori dela eta argitara ematen da.

ERANSKINA
BIDE SEGURTASUNEAN ESPEZIALIZATZEKO IKASTAROAN SARTZEKO IKASGAI-ZERRENDA

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretua.

Atariko titulua. Xedapen Orokorrak.

1. Artikulua.– Xedea.

2. Artikulua.– Aplikazio-eremua.

I. Titulua. Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko eskumenak betetzea eta koordinatzea.

I. Kapitulua. Eskumenak.

4. Artikulua.– Estatuko Administrazio Orokorraren eskumenak.

5. Artikulua.– Barne Ministerioaren eskumenak.

6. Artikulua.– Erakunde Autonomoa, Trafikoko Buruzagitza Nagusia.

7. Artikulua.– Udalerrien eskumenak.

II. Titulua. Zirkulazio jokabideei buruzko arauak.

III. Titulua. Seinaleak.

IV. Titulua. Administrazio-baimenak.

V. Titulua. Zehapen-araubidea.

I. Eranskina. Oinarrizko kontzeptuak.

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legea.

Atariko titulua.

Lehen kapitulua. Aplikazio-eremua.

III. Titulua. Errepideko garraioaren zerbitzuak eta jarduerak.

Gizonen eta Emakumeen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2015 Legea: Arauaren xedea eta helburua. Printzipio orokorrak. Araudian eta administrazio-jardueran berdintasuna bultzatzeko neurriak.

Etxeko tratu txarren eta sexu-erasoen biktimentzako arreta eta babesari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen VII kapituluaren II. Atala eta Etxeko tratu txarrak eta sexu-indarkeria jasaten duten emakume biktimenganako laguntza hobetzeko II Erakunde arteko Hitzarmenari buruzko oinarrizko nozioak.


Azterketa dokumentala