Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2015eko abenduaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

MUSIKENE
5186

IRAGARKIA, 2015eko azaroaren 19koa, Donostiako Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko zuzendari kudeatzaile lanpostu bat betetzeko deialdi publikoari buruzkoa.

Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika ikastegiaren patronatuak 2015eko urriaren 7an hartutako Erabakiren bidez, ikastegiko zuzendari kudeatzailearen lanpostua betetzeko deialdia baimendu zen. Ondorioz, honako hau iragarki hau egiten da:

IRAGARKIA

Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko zuzendari kudeatzaile lanpostua hutsik dagoenez eta fundazioaren patronatuko estatutuak betez (2015eko urriaren 7an onartu ziren estatutuak; eta 2015eko azaroaren 10eko Aginduren bidez, estatutu horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agindu zen; Agindua 2015eko azaroaren 18ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen), iragarki honen bidez, lanpostu hori goi-zuzendaritzako lan-kontratu berezi baten bidez betetzeko deialdi publikoa egiten da, honako oinarri hauen arabera:

OINARRIAK

Lehenengoa.– Xedea.

Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko (Donostia) zuzendari kudeatzaile lanpostua eskatzen dutenek honako betekizun hauek bete beharko dituzte:

1.– Goi-mailako titulua eduki beharko dute.

2.– Administrazioko eta kudeaketa ekonomikoko edo giza baliabideen arloko esperientzia egiaztatua izan beharko dute.

3.– Gutxieneko euskara-maila egiaztatu beharko dute; 2. HE edo parekoa.

Bigarrena.– Eginkizunak.

Zuzendari kudeatzailearen eginkizunak Musikene Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegirako fundazio pribatuaren 26. artikuluan zehazten dira (http://musikene.eus).

Hirugarrena.– Eskabideak.

Interesdunek Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegirako Fundazio Pribatuaren Patronatuko idazkariari bidaliko dizkiote eskabideak, Musikeneren behin-behineko egoitzara (Mirakontxa Pasealekua 22, Donostia – 20007), egutegiko hamabost eguneko epean, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Laugarrena.– Aurkeztu beharreko agiriak.

Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek, eskabidearekin batera, curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, eta, bertan, datu hauek zehaztuko dituzte:

– Titulu akademikoak.

– Orain arte betetako lanpostuak.

– Esperientzia profesionala.

– Euskara-maila.

– Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki iritzitako beste edozein merezimendu.

Aurrekoaz gain, eskatzen diren betekizunen eta alegatutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte. Halaber, egoki iritzitako argitalpenak, txostenak edo beste edozein agiri aurkeztu ahal izango dituzte.

Egoki iritziz gero, banan-banako elkarrizketak egiteko deitu ahal izango zaie hautagaiei. Elkarrizketak bakoitzaren curriculumari eta lanpostua betetzeko gaitasunei buruzkoak izango dira.

Bosgarrena.– Merezimendu espezifikoak.

Tituluak, orain arte betetako lanpostuak, esperientzia profesionala eta curriculumeko gainontzeko merezimenduak, kultura arlokoak badira eta erakundeen kudeaketarekin lotuta badaude, modu berezian hartuko dira aintzat.

Seigarrena.– Ebazpena.

Deialdi hau, Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiaren Fundazioaren Patronatuak hartutako erabakren bidez ebatziko da. Erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Zazpigarrena.– Kargu publikoa.

Lanpostua Euskal Autonomia Erkidegoko kargu publikodunen katalogo eguneratua onartzen duen martxoaren 31ko 39/205 Dekretuan jasotako zerrendan dago, eta lanpostuaren titularra, kargu publiko gisa, Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legearen aplikazio-esparruaren barruan sartzen da.

Donostia, 2015eko azaroaren 19a.

Patronatuko idazkaria,

FRANCISCO JAVIER ALONSO ALDAMA.


Azterketa dokumentala