Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2015eko abenduaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

NEIKER
5185

IRAGARKIA, Neiker, Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea, A.B.k Ogasun eta Finantzetako sailburuari kontratatzeko eskumenak eskuordetzan emateari buruzkoa. Eskumen-eskuordetze horren bitartez, Ogasun eta Finantzetako sailburuaren esku uzten da Neiker, Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeari utzitako eraikinak 2015 eta 2016an goi- eta behe-tentsioko energia elektrikoz eta gas naturalez hornitzeko kontratazioa egiteko eskumena.

Uztailaren 22ko 177/1997 Dekretuak Neiker, Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeari esleitzen dio nekazal ikerketa-zerbitzuaren kudeaketa. Dekretu horren 2. artikuluaren arabera, Industria, Nekazaritza eta Arrantza Sailak Neikerren eskura jartzen ditu hainbat ondasun higiezin, berak erabil ditzan zerbitzuaren atxikipenak dirauen bitartean. Egun, Neiker erakunde publikoari bere jarduna burutzeko atxikitako instalazioak honako hauek dira: (i) Neikerrek Arkautiko nekazaritza-elikagaien campusean dituen instalazioak, (ii) Derioko teknologia-gunean dituen instalazioak, (iii) Iturrietako Etxaldearen instalazioak, eta (iv) Gaunako finka.

Ahalordetzeak emateko eskrituraren arabera, Josu Ezkurdia Neikerreko zuzendari nagusiari berariazko ahalmenak ematen zaizkio edozein motatako ohiko edo ezohiko kontratuak hitzartzeko, aldatzeko, berritzeko, ebazteko eta likidatzeko, honako hauek barnean harturik: errentamendua, leasing-a, partzuergoa, asegurua, frankizia, hornidura, zerbitzu-, obra- eta garraio-errentamendua. Eskritura hori Manuel María Rueda Díaz de Rábago Euskal Autonomia Erkidegoko notarioaren aurrean egin zen publiko 2015eko maiatzaren 8an (protokolo-zenbakia: 523), eta Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatu zen (4699. liburukia, 198. folioa, 102. inskripzioa, BI-13613 orria).

Aintzat hartuta Euskal Autonomia Erkidegoko kontratazio araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren V. kapituluan eta lehenengo xedapen gehigarrian eta Ogasun eta Finantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 192/2013 Dekretuaren 12.d) artikuluan ezarritakoa, Baliabide Orokorren Zuzendaritzari dagokio kudeaketa zentralizatuko eraikinetako kontratazioa egitea, hain zuzen ere, Baliabide Orokorren Zuzendaritzari izendatuak izan diren eta erabilpen orokorrekoak diren material edo zerbitzuena.

Gaur egun uste da zerbitzuen kudeaketa hobetzen eta gastu publikoa arrazionalizatzen laguntzen duela Neiker erakunde publikoari atxikitako eraikinen goi- eta behe-tentsioko energiaren hornidura modu zentralizatuan kontratatzeak. Horregatik, Neikerren zuzendari nagusiak hau erabaki du:

I. Ogasun eta Finantzetako sailburuaren esku uztea Neikerri bere jarduna gara dezan utzitako eraikinak 2015 eta 2016an goi- eta behe-tentsioko energia elektrikoz hornitzeko kontratazioa egiteko eskumena.

Eskuordetzea Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak jasotzen dituen eta kontratuari ezartzeko diren gai hauetara zabalduko da:

Kontratua prestatzea (II. liburua).

Kontratua esleitzea (III. liburua, I. titulua, I. kapitulua).

Administrazioaren eskumenak, aldaketa, iraungitze, lagatze eta azpikontrataziorako IV. Liburuko, I. Tituluko, I. Kapituluan oro har aurreikusten direnak, eta hornidura-kontratuetarako IV. Liburuko, II. Tituluko IV. Kapituluan berariaz aurreikusten direnak.

Kontratua formalizatzea (III. liburua, I. titulua, I. kapitulua).

II.– Eskumena ematen duen organoaren baitan jarraituko dute kontratazio-organoari dagozkion gainerako eskumenek, eta, bereziki, egindako zerbitzuen betetzeari onespena emateko eta euren ordainketa agintzeko eskumenek.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 27a.

Neikerreko zuzendari nagusia,

JOSU EZKURDIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala