Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2015eko abenduaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
5184

IRAGARKIA, hizkuntzen interpretazio-zerbitzu presentziala ematea helburutzat duen administrazio-kontratua formalizatu egin dela jakinarazteko dena (Espedientea: E-072/2015).

1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.

a) Erakundea: Segurtasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: E-072/2015.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Mota: zerbitzuak.

b) Deskribapena: hizkuntzen interpretazio-zerbitzu presentziala.

c) Loteak: ez dago.

d) Esleipenaren iragarkia noiz eman zen argitara: 2015eko ekainaren 26ko EHAA, 119. zenbakia.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: 170.000,00 euro, BEZa (% 21) barne.

5.– Esleipena:

a) Esleipen-data: 2015eko urriaren 14a.

b) Formalizatu den eguna: 2015eko azaroaren 13a.

c) Kontratista: Ofilingua, S.L.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: alekako prezioak.

Erandio, 2015eko azaroaren 24a.

Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendaria,

MARÍA GUADALUPE CAMINO GARCÍA.


Azterketa dokumentala