Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2015eko abenduaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5181

EBAZPENA, 2015eko azaroaren 19koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, irakurketa sustatzeko eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean txertatuta dauden liburutegi publikoen zerbitzuak erabiltzeko diru-laguntzak emateko dena.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko irailaren 24ko Aginduak irakurketa sustatzeko eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean txertatuta dauden liburutegi publikoen zerbitzuak erabiltzeko diru-laguntzak arautzen ditu, eta diru-laguntza horietarako deialdia egiten du (2015eko irailaren 28ko EHAA, 184. zenbakia).

Aipatutako 2015eko irailaren 24ko Aginduaren 13. artikuluari jarraituz, eta Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren proposamena ikusita, hauxe

EBAZTEN DUT:

Eranskinean aipatzen diren udalei eta erakundeei diru-laguntzak ematea, bertan zehazten den bezala.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beraz, interesdunek ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Kulturako sailburuari, esanbidezko jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluek xedatzen dutenaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 19a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala