Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2015eko abenduaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
5179

AGINDUA, 2015eko azaroaren 6koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, zeinarekin, batetik, «Fundación Kursaal Fundazioa»ren likidazioa onartzeaz gain inskribatu egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan, eta, bestetik, Fundazioaren erregistro-orria ezeztatzen baita.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2014ko azaroaren 14ko Aginduz, honako hau erabaki zen:

– Donostiako (Gipuzkoa) «Fundación Kursaal Fundazioa» iraungitzeko erabakia berrestea; likidazio-programa onartzea; hura likidatzeko taldea izendatzea; 2013ko abenduaren 11ra arteko behin-behineko kontuak, urtekoak, onartzea; Fundazioa likidatzearen ondoriozko gerakinaren destinoa onartzea; gerakin hori Patronatuak onartu zuen, 2013ko abenduaren 11n egindako batzarrean, eta José Carlos Arnedo Ruiz notarioaren (protokoloa-zenbakia: 525) aurrean formalizatu zen, 2014ko martxoaren 31n.

– Fundazioa iraungitzeko erabaki hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

Bigarrena.– 2015eko irailaren 18an, Herri Administrazio eta Justizia Saileko Erregistroan honako eskritura publikoaren kopia bikoitz baimendua jaso zen: Donostiako «Fundación Kursaal Fundazioa» likidatzeko eskritura publikoa, Jose Carlos Arnedo Ruiz (protokoloa-zk.: 1499) notarioaren aurrean egiletsia, 2015eko uztailaren 29an.

Hirugarrena.– Eskritura publikoarekin batera dator honako hau ere: Fundazioaren Patronatu idazkari likidatzaileak, Luis Elícegui Mendizabal-ek, 2015eko ekainaren 12an emandako ziurtagiria, Iñigo Espinosa Vera presidentearen oniritzia duena, zeina 2014ko apirilaren 11n Patronatuak egindako batzarraren aktari buruzkoa baita; batzar horretan honako erabakiak hartu ziren, aho batez:

1.– Azken buruzko balantzeari eta likidazioari dagozkien eragiketak onartzea.

2.– Gerakinaren destinoaren gaineko erabakia betearaztea onartzea.

3.– Ahalordeei eusteko erabakia berrestea.

Halaber, eskritura publikoak jasotzen dira azken buruko balantzeari eta likidazioari dagozkien eragiketei buruzko memoria, 2013ko abenduaren 11tik 2014ko urtarrilaren 31ra artekoa, emaitzen kontua eta balantzea eta gerakinaren transferentziaren justifikazioa.

Laugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.

Bigarrena.– Espedienteari, funtsezkotzat jotzen diren datuak eta agiriak erantsi zaizkio, eta beraz, bete dira honako xedapen hauetan ezarritako baldintzak: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legeko 35. artikuluan, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 31. eta 47. artikuluetan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 36. artikuluan, eta Fundazioaren estatutuetan.

Hirugarrena.– 100/2007 Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen duenez, iraungitzeko erabakiak edo, hala badagokio, hori erabakitzen duen ebazpen judizialak fundazioaren ohiko jarduerak amaitutzat emango ditu eta hasiera emango die likidazio-eragiketei.

Artikulu horretan bertan adierazten denez, fundazioko gobernu-organoak egingo du azkendutako fundazioaren likidazioa, Babeslaritzaren kontrolpean, betiere. Horretarako, fundazioaren gobernu-organoak aktibo- edo likidazio-eragiketa bakoitzaren berri emango dio Babeslaritzari.

100/2007 Dekretuaren 36.6 artikuluak ezartzen du zein elementu izan behar dituen Fundazioa likidatzeko eskritura publikoak.

Laugarrena.– Fundazioak likidatzeko aurreikusitako izapideak egin dira. Berebat, egiaztaturik dago ezen, 2014ko azaroaren 14ko aipatu aginduan aurreikusitako destinoa eman zaiela Fundazioen ondasunei.

Horregatik guztiagatik, bidezkoa da aurkeztutako likidazioaren egiaztagiriak kontuan hartzea eta likidazio-prozesua bukatutzat jotzea, eta Fundazioari dagozkion idazpenak deuseztatzea.

Aipatutako manuak eta aplikagarriak diren gainerako arauak IKUSITA, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Donostiako «Fundación Kursaal Fundazioa»ren likidazioa –bigarren aurrekarian zehaztu eskritura publikoan aurreikusitako zehaztapenekin bat datorrena– onartzea; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea likidazio-erabakia; eta Fundazioaren erregistro-orria ezeztatzeko agintzea.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 6a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala