Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2015eko abenduaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
5178

AGINDUA, 2015eko azaroaren 4koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, «Fundación Pichichi» fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

«Fundación Pichichi» fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatuz aurkeztutako espedientea ikusi eta aztertu da. Hona hemen

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2015eko irailaren 9an, Herri Administrazio eta Justizia Sailean eskabide bat sartu zen, Fundación Pichichi fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko (Rafael Moreno Martín-ek doña Magdalena Jorge Aranak sortuta). Eskaerari espedienteko agiriak erantsi zaizkio.

Bigarrena.– 2015eko urriaren 27ko idazki baten bidez, Fundazioen Erregistroak eskatu zion Fundazioari ezen zuzen zitzala atzemandako akatsak; 2015eko azaroaren 3a sartu zen, Herri Administrazio eta Justizia Sailean, fundazioak bidalitako dokumentazioa.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren Aholku Batzordeak, fundazioaren helburuak zilegizkoak eta interes orokorrekoak zirela egiaztatzeko bilera egin ondoren, fundazioa erregistroan inskribatzearen aldeko txostena eman zuen.

Laugarrena.– «Fundación Pichichi» fundazioaren helburuak, titulu publikoari atxikitako estatutuetako 5. artikuluan daude ezarrita, eta hauexek dira:

– Fundazioaren azken buruko helburua da kirola sustatzea; eta helburu nagusitzat honako hauek ditu: kirol-jarduera bultzatzea, gizarteratzearen aldeko ohiturak sortzen dituenez eta elkartasunaren alde egiten duenez; kirola praktikatzea sustatzea, bizitza-kalitatearen eta osasun- eta hezkuntza-sistemaren osagai funtsezkoa denez; baztertutako kolektiboak eta urritu fisiko eta sentsorialak osoki integratzea eta parte hartzea; kirola egin ahal izateko baliabide ekonomikoak eskuratzea ahalbidetzea; herritarrek kiroletan aktiboki parte hartzea sustatzea, gizarte garaikidean aisialdia erabiltzeko elementu erabakigarria denez; eta herritarren arteko berdintasunaren alde eginez gizarte-desorekak zuzentzeko faktore nagusi gisa finkatzea kirola, nagusiki eta batez ere gazterian eta umeen artean gauzatuz. Kirol janzkiak eta artikuluak merkaturatu ahal izango ditu Fundazioak.

– Bestalde, garapenerako lankidetza eta gizarte-boluntariotza eta -ekintzak sustatuko ditu, eta bai ingurumenaren defentsa eta baztertuak izateko arriskuan direnei laguntza ematea ere; guztia ere, kirolarekiko zerikusia duten eta hari lotuak diren ekintzak eta ekitaldiak burutuz.

Bosgarrena.– Fundazioaren Estatutuetako 1.4. artikuluan xedatutakoari jarraituz, fundazioaren helbidea hau izango da: Mazarreko zumarkalea 15, 1.a B, Bilbao.

Seigarrena.– Hasierako diru-hornidura hogeita hamar mila eta bostehun (30.500) eurokoa da. Kopuru horretatik, eratzaileek honako zenbateko hauek jarri dituzte: Rafael Moreno Martín-ek bost mila (5.000) euro; eta Ana Magdalena Jorge Araba-k lau mila (4.000) euro; guztira bederatzi mila euro (9.000) euro. Fundazioaren ondare-horniduraren gainerako zenbatekoa, hau da, hogeita bat mila euro (21.000) euro, eratzaileek ordainduko dituzte; betiere, Eraketa} Eskritura Publikoaren (aurkeztutakoaren) bosgarren klausulan jasotako ekarpen-organigramaren arabera.

Ekarpen horiek egin direla –agiri bidez– jasota geratu da erregistro-inskripzioko espedientean, hala agintzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuak 37.1.c) artikuluan.

Zazpigarrena.– Patronatuari dagokio fundazioa ordezkatzea, administratzea eta gobernatzea. Patronatuko kideek dohainik beteko dituzte beren egitekoak, hala xedatzen baita fundazioaren estatutuetako 12. eta hurrengo artikuluetan.

Zortzigarrena.– Estatutuetako 14. artikuluari jarraituz, fundazioa eratzeko eskrituran ezarritakoaren arabera, Patronatuko kideak, hasieran, honako hauek izango dira:

(Ikus .PDF)

Guztiek onartu dituzte beren karguak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 12.1 artikuluan ezarritako moduetariko bat erabiliz.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.

Bigarrena.– Horretarako legitimazioa daukan pertsona juridiko pribatu batek sustatu du espediente hau. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 6., 7. eta 9. artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 36., 37., 38. eta 39. artikuluetan ezarritakoa betez. Lege eta erregelamenduzko manuen arabera egin da Fundazioaren eraketa.

Aipatutako arauak eta oro har kasu honetan aplika daitezkeen gainerakoak ikusirik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ondokoa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzea –egun honetan eta F-391 erregistro-zenbakiarekin–: Bilboko (Bizkaia) «Fundación Pichichi» fundazioaren eraketa, eta bai Patronatuaren hasierako osaera –zortzigarren aurrekarian agertzen direnena– ere; betiere, 2015eko uztailaren 29an, Bilboko José Antonio Isusi Ezcurdia notarioaren aurrean (3.553 protokolo-zenbakia) egiletsitako eskritura publikoan xedatu bezala. Eskritura publiko hori zuzendu egin zen, notario beraren aurrean, 2015eko urriaren 30ean egiletsitako beste eskritura baten bidez (protokolo-zenbakia: 4.444).

Bigarrena.– Fundazio hori, zer helburu helburu dituen kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko 3. sekzioan inskribatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 2.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 4a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala