Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2015eko abenduaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
5174

IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzarena, Aludium Transformación de Productos, S.L.U. enpresak sustatutako ingurumeneko baimen bateratuaren eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren prozeduran alegazioak aurkezteko epea jakinarazteko dena.

Ingurumen-organoak ingurumeneko baimen bateratuaren eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren prozedura bat izapidetu du, Aludium Transformación de Productos, S.L.U. enpresak eskatuta, Amorebieta-Etxanon (Bizkaia) zepak berreskuratzeko eta aluminio-txatarren fusiorako labe bat instalatzeko.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 16. artikuluan xedatutakoari jarraituz, Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren 2015eko urriaren 27ko Ebazpenaren bidez erabaki da jendaurrean jartzea Amorebieta-Etxanon (Bizkaia) zepak berreskuratzeko eta aluminio-txatarren fusiorako labe bat instalatzeko Aludium Transformación de Productos, S.L.U. enpresak aurkeztutako proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterlana.

Bestalde, uztailaren 1eko aipatu 16/2002 Legearen 11. artikuluaren bigarren paragrafoak ezartzen du beharrezko diren bestelako funtsezko baimenak edo lizentziak eman aurretik –besteak beste jardueraren udal-lizentzia– emango dela ingurumen baimen bateratua.

Alde horretarik, adierazi behar da Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiroa babesten duen otsailaren 27ko 3/1998 Legearen 58. artikuluak xedatzen duela –udal-lizentziaren prozeduraren barnean– jarduerari ekiteko eskabidearen espedientea aurrez aurre jakinaraziko zaiela jarduera gauzatuko den tokiko auzokoei.

Orain arte adierazitakoaren arabera argitaratzen da iragarki hau, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia argitara ematen da interesdunek horren berri izan dezaten eta banakako jakinarazpentzat har dezaten; gainera, ohartarazpen hauek egiten zaizkie:

Interesdunek egoki iritzitako iradokizunak aurkeztu ahalko dituzte, iragarki hau argitaratu eta 15 eguneko epean.

Espedientearen dokumentazioa interesdunen eskura dago, honako helbide hauetan:

– Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Saila, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

– Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Bizkaiko Lurralde Zerbitzua, Kontxa jeneralaren kalea, 23, 7. solairua, Bilbao.

– Amorebieta-Etxanoko Udala.

Halaber, herritarrek eskuragarri izango dituzte proiektu teknikoa eta ingurumen inpaktuaren azterlana, Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoko oholtzan (https://euskadi.eus).

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 25a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

ALEJANDRA ITURRIOZ UNZUETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala