Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2015eko abenduaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
5172

IRAGARKIA, 13/15-G-TAB espedientean Osasun Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariak eman duen ebazpena jakinarazteko dena.

Hainbat saio egin dugun arren, ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi ebazpena Teresa Reguero Muriel «Bar Tahur» establezimenduaren titularrari (Etxezarreta kalea 6, Ordizia, Gipuzkoa). Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaio 2015eko urriaren 30ean ebazpena eman dela, osasun-araudiaren balizko arau-hauste arin bategatik (tabakoa). Jarri zaion isunaren zenbatekoa 1.000 eurokoa da.

Legezko ohartarazpenak:

– Ebazpen honek ez dio bide administratiboari amaiera ematen, eta gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Osasuneko sailburuordeari. Gora jotzeko errekurtsoa ipini ahalko zaio aipatu sailburuordeari edo lurralde-ordezkariari, hilabeteko epean, jakinarazpenaren biharamunetik aurrera zenbatuta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengo artikuluetan xedatutakoa betez, 4/1999ko urtarrilaren 13ko Legeak aurreko legeari emandako idazkeraren arabera. Halaber, egokia irizten zaion beste edozein errekurtso aurkeztu ahal izango da. Espedientea ikusi ahal izango da Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Antso Jakituna etorbidea 35, Donostia).

Era berean, interesdunari ohartarazten zaio ordainketa honako epe honetan egin beharko duela: ebazpenaren irmotasuna hilaren 1a eta 15aren bitartean gertatzen bada, irmotasun datatik hurrengo hilabeteko 5a arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun balioduna arte. Ebazpenaren irmotasuna hilaren 16a eta azkeneko egunaren bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilabeteko 20a arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun balioduna arte. Ebazpenak irmotasuna hartuko du, gorako errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea halakorik jarri gabe igarotzen denean, edo, interesatuak gorako errekurtsorik jarriz gero, gorako errekurtsoa ezetsi egin delako berria jasotzen duenean –ezetsi egiten bada, behintzat.

Diru-sarrera honako banku eta kontu korronte honetan egingo da, espedientearen zenbakia adieraziz:

Caja Laboral-Euskadiko Kutxa – K. zk.: IBAN ES 84 3035 0060 47 060 0 90035 9 – Euskal Herriko Diruzaintza Nagusia.

Aipatutako borondatezko epean isunaren ordainketa egin ezean, behartze-bidez bilduko da, indarrean dauden xedapenen arabera, eta dagozkion gainordainekin.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek dies a quo moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Donostia, 2015eko azaroaren 23a.

Gipuzkoako Osasuneko lurralde-ordezkaria,

RAFAEL URIBARREN AXPE.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala