Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2015eko abenduaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5168

IRAGARKIA, 2015eko urriaren 19ekoa, Bizkaiko Nahitaez Desjabetzeko Lurralde Epaimahaiaren idazkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita Nahitaez Desjabetzeko Bizkaiko Lurralde Epaimahaiak 2015eko uztailaren 22an hartutako erabakia, desjabetzeko jarduketen menpe dagoen lursail baten balio justua ezartzeari buruz.

Eranskinean jasotako ebazpenak jakinarazten saiatuta ere jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan (lege hori aldatu zen Sektore Publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legearen bidez).

Hori guztia argitara ematen da interesdun guztiek horren berri izan dezaten –jakinarazpentzat jo behar dute–; gainera, honako hau ohartarazten zaie:

Interesdunak Bizkaiko Etxebizitzaren Lurralde Ordezkaritzan (Bilboko Kale Nagusia 85eko lehenengo solairuan dago) agertu daitezke, bost eguneko epean, ebazpenak zer dioen jakiteko, eta bi hilabeteko epea edukiko dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko. Errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan jarri beharko da (Bilbon daukan egoitzan). Halaber, berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legeak dioenari jarraikiz. Errekurtsoa Lurralde Epaimahaian jarri beharko da, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2015eko urriaren 19a.

Bizkaiko Nahitaez Desjabetzeko Lurralde Epaimahaiaren idazkaria,

M.ª DEL MAR MARTINEZ GONZALEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala