Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2015eko azaroaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
5032

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, Bilboko tranbiaren geralekuetako publizitate estatikoaren ustiapenaren esleipena jakinarazteko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: Bilboko tranbiaren geralekuetako publizitate estatikoaren ustiapena.

b) Zer buletin edo aldizkari ofizialetan eta zer egunetan argitaratu zen iragarkia: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 187. zk., 2015eko urriaren 1a.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena hainbat esleipen-irizpideren arabera. Irizpide objektiboak; proposamen ekonomikoaren balorazioa (balorazioa 0 eta 60 puntu artean). Irizpide subjektiboak; merkataritza-ustiapenerako plana (balorazioa 0 eta 40 puntu artean).

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: hilabeteko fakturazio garbiaren ehunekoa, hasieran aurreikusi den kontratuaren iraupenean zehar eskainia; ehuneko hori ezin da izan kontratuaren aldi osoko fakturazio garbiaren % 50etik beherakoa, eta hilean bi mila eta bostehun (2.500) euroko kanona bermatu behar da (BEZik gabe).

5.– Esleipena.

a) Data: 2015eko azaroaren 3a.

b) Esleipenduna: PM Trans Europe, S.L.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: hileko fakturazio garbiaren % 70, eta hilean 2.600 euroko kanona bermatuta, BEZik gabe.

e) Burutzapenerako/entregarako epea: zortzi (8) hilabete.

Bilbao, 2015eko azaroaren 17a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala