Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2015eko azaroaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GERNIKA-LUMOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5011

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 210/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: behin betiko neurriak aldatzea. 210/2015.

Alderdi demandatzailea: Jorge Luis Conde Linasca.

Alderdi demandatua: Daysi Lourdes Limache.

Gaia: neurriak aldatzea.

Aipatutako judizioan epaia eman da, eta haren epaitzak honako hau dio, hitzez hitz:

Baiesten dut Gorroño Mentxaka prokuradoreak, Jorge Luis Conde Linascaren izenean eta ordezkaritzan, jarri duen demanda, Daysi Lourdes Limacheren aurka. Epaitegi honetan bideratutako 460/2007 dibortzio-prozeduran, 2008ko ekainaren 27ko epaian hartutako behin betiko neurriak aldatzea eskatzeko jarri da demanda; horrenbestez, honako neurri hauek hartu dira:

[....]

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Gernika-Lumo (Bizkaia), 2015eko azaroaren 2a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala