Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2015eko azaroaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5006

215/2015 DEKRETUA, azaroaren 17koa, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasle-kidegoetako -maisu-maistren kidegoetakoak izan ezik- lan-legepeko eta funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasleen kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legeko II. tituluko I. kapituluan honako hauek arautzen dira: irakaskuntzako funtzio publikoaren egitura eta antolaketa, lanpostuen zerrenden figura, betiere haren oinarrizko printzipioak eta hura prestatzeko zaindu beharreko prozedura-bideak zehaztuz.

Ildo horretan, aipatu legeko 5. artikuluak honako hau xedatzen du: direlako zerrendek izan behar duten gutxieneko edukia: izena, ikastetxea, ikerketarako eta irakaskuntzari laguntzeko edo ikuskaritza teknikorako zerbitzua, eta, beharrezkoa bada, adskribituta dagoen hezkuntza-administrazioari dagokion lurralde-eremua; jarduteko eskatzen diren betekizunak, zeintzuen artean egon behar duten hizkuntza-eskakizunak eta derrigortasun-datak; kasu bakoitzari dagokion talde, kidego, eskala edo lan-kategoria; eta, azkenik, funtzionarioentzat gordetako lanpostuei dagokienez, berariazko osagarria eta lanpostuak betetzeko sistema.

Bestalde, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 5. artikuluko h) idatzi-zatiarekin bat etorriaz, 4. artikuluko l) idatzi-zatiak, batetik, Jaurlaritzari aitortzen dio lanpostu-zerrendak onartzeko eskumena, eta, bestetik, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari gordetzen dio irakasleen lanpostu-zerrendak proposatzeko eskumena.

Lanpostu-zerrendak etengabe eguneratu behar dira, hain justu ere ikasturte aldaketa dela-eta ikastetxeetan sortutako egoera berriei egokitzeko. Hortaz, 2015-2016 ikasturteari dagokion eguneraketa ezarri behar da.

Lanpostu-zerrenda hau prestatzeko, honako hauek errespetatu dira: urtarrilaren 18ko 6/2000 Dekretuan eta uztailaren 23ko 182/2002 Dekretuan ezarritako hizkuntza-eskakizunak eta derrigortasun-datak zehazteko irizpideak. (6/2000 Dekretuaren bidez, uztailaren 23ko 182/2002 Dekretua aldatu zen).

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren proposamenez, Euskadiko Eskola Kontseiluak azaldutakoa entzunda, eta Gobernu Kontseiluak, 2015eko azaroaren 17ko bileran, eztabaidatu eta onartu ostean, honako hau,

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.- 2015-2016 ikasturteari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan, ondoko kidegoetako lan-legepeko eta funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Bigarren Hezkuntzako katedradunak (A taldea), Bigarren Hezkuntzako irakasleak (A taldea), Lanbide Heziketako irakasle teknikoak (B taldea), eta «iraungitze» egoeran diren Irakaskuntza Ertainetako Institutu Teknikoetako irakasleak. Dekretu honetako I. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.

2. artikulua.- 2015-2016 ikasturteari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Pertsona Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan, ondoko kidegoetako funtzionarioentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Bigarren Hezkuntzako katedradunak (A taldea), eta Bigarren Hezkuntzako irakasleak (A taldea). Dekretu honetako II. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.

3. artikulua.- 2015-2016 ikasturteari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza eskola ofizialetan, ondoko kidegoetako lan-legepeko eta funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradunak (A taldea), eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleak (A taldea). Dekretu honetako III. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.

4. artikulua.- 2015-2016 ikasturteari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko musika kontserbatorio profesionaletan, ondoko kidegoetako lan-legepeko eta funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Musika eta Arte Eszenikoko katedradunak (A taldea), eta Musika eta Arte Eszenikoko Irakasleak (A taldea). Dekretu honetako IV. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.

5. artikulua.- 2015-2016 ikasturteari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko arte eskoletan, ondoko kidegoetako lan-legepeko eta funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunak (A taldea), eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak (A taldea). Dekretu honetako V. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.

6. artikulua.- 2015-2016 ikasturteari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzei atxikitako erlijio irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da. Dekretu honetako VI. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.

7. artikulua.- 2015-2016 ikasturteari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan, ondoko kidegoetako lan-legepeko eta funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Bigarren Hezkuntzako katedradunak (A taldea), eta Bigarren Hezkuntzako irakasleak (A taldea). Eta Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2206 Lege Organikoaren aldi baterako xedapenetarik lehenengoan xedatutakoa aplikatuaz, lanpostu horiei behin betiko adskribitutako maisu-maistren kidegoetako funtzionarioek okupatu ditzakete direlako lanpostuak. Dekretu honetako VII. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.

8. artikulua.- 2015-2016 ikasturteari dagokionez Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutuan ondoko kidegoetako funtzionarioentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Bigarren Hezkuntzako katedradunak (A taldea), Bigarren Hezkuntzako irakasleak (A taldea) eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoak (B taldea). Dekretu honetako VIII. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.

9. artikulua.- 2015-2016 ikasturteari dagokionez, Kirolene Kirol Ikastetxe Publikoan ondoko kidegoetako funtzionarioentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Bigarren Hezkuntzako katedradunak (A taldea), eta Bigarren Hezkuntzako irakasleak (A taldea). Dekretu honetako IX. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA

1.- IBD Ramiro de Maeztu UBItik Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko lanpostu batzuk bereizi eta Urrutiko Heziketako Euskal Institutuan txertatzen dira. Hona lanpostuok:

- «Filosofia» espezialitateko lanpostu bat: 1. HE, derrigortasun-datarik gabe.

- «Gaztelania eta literatura» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

- «Geografia eta historia» espezialitateko lanpostu bat: 1. HE, derrigortasun-datarik gabe.

- «Frantsesa» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

- «Ingelesa» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

- «Hezkuntza-orientabidea» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

- «Teknologia» espezialitateko lanpostu bat: 1. HE, derrigortasun-datarik gabe.

- «Euskara eta literatura» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

2.- IBD Indalezio Bizkarrondo «Bilintx» UBItik Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko lanpostu batzuk bereizi eta Urrutiko Heziketako Euskal Institutuan txertatzen dira. Hona lanpostuok:

- «Latina» espezialitateko lanpostu bat: 1. HE, derrigortasun-datarik gabe.

- «Frantsesa» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

- «Fisika eta kimika» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

- «Biologia eta geologia» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

- «Euskara eta literatura» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

3.- IBD de Bizkaia / Bizkaiko UBItik Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko lanpostu batzuk bereizi eta Urrutiko Heziketako Euskal Institutuan txertatzen dira. Hona lanpostuok:

- «Filosofia» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

- «Greziera» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

- «Fisika eta kimika» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

- «Marrazketa» espezialitateko lanpostu bat: 1. HE, derrigortasun-datarik gabe.

- «Matematika» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

4.- CEBAD Vitoria-Gasteiz UOHItik Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko lanpostu bat bereizi eta Urrutiko Heziketako Euskal Institutuan txertatzen da. Hona lanpostua:

- «Pertsona helduen hezkuntza: komunikazio arloa (Ingelesa)» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

5.- CEBAD Donostia-San Sebastián UOHItik Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko lanpostu batzuk bereizi eta Urrutiko Heziketako Euskal Institutuan txertatzen dira. Hona lanpostuok:

- «Pertsona helduen hezkuntza: zientziaren eta teknologiaren arloa» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

- «Pertsona helduen hezkuntza: gizarte-arloa» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

6.- CEBAD Bilbao UOHItik Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko lanpostu batzuk bereizi eta Urrutiko Heziketako Euskal Institutuan txertatzen dira. Hona lanpostuok:

- «Pertsona helduen hezkuntza: komunikazio arloa (Ingelesa)» espezialitateko lanpostu bi: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

7.- IES Mutriku BHItik Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko lanpostu batzuk bereizi eta Elikagaien Industrietan eta Akikulturan Garapen Iraunkorreko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuan txertatzen dira. Hona lanpostuok:

- «Akuikulturako prozesuak» espezialitateko lanpostu bi: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

8.- IES Hernani BHItik lanpostu batzuk bereizi eta Gizarte Berriztapeneko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuan txertatzen dira. Hona lanpostuok:

a) Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegokoak:

- «Lan-prestakuntza eta orientabidea» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

- «Fabrikazio mekanikoaren antolakuntza eta proiektuak» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

- «Interbentzio soziokomunitarioa» espezialitateko lanpostu bi: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

b) Lan-legepeko irakasleentzat gordetakoak:

- «Fabrikazio mekanikoaren antolakuntza eta proiektuak» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

- «Sistema elektroteknikoak eta automatikoak» espezialitateko hiru lanpostu: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

- «Instalazio elektroteknikoak» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

- «Makinen mantentzea eta mekanizazioa» espezialitateko hiru lanpostu: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

9.- IES Ongarai BHItik lanpostu batzuk bereizi eta IES Ermua BHIn txertatzen dira. Hona lanpostuok:

a) Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegokoak:

- «Ingelesa» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

- «Euskera eta literatura» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

- «Geografia eta historia» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

- «Musika» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

- «Gaztelania eta literatura» espezialitateko lanpostu bat: 1. HE, derrigortasun-datarik gabe.

- «Fisika eta kimika» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

- «Matematika» espezialitateko lanpostu bi: 1. HE eta derrigortasun-data igarota.

- «Teknologia» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

- «Hizkuntza eta gizartearen arloko Curriculum Desberdinak» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

- «Zientzia eta teknologiaren arloko Curriculum Desberdinak» espezialitateko lanpostu bat: 1. HE, derrigortasun-datarik gabe.

b) Maisu eta maistren kidegokoak:

- «Gorputz-hezkuntza» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

- «Euskara eta literatura» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

- «Natur zientziak» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

- «Gizarte zientziak: geografia eta historia» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

10.- IES Anaitasuna Ikastola BHItik lanpostu batzuk bereizi eta IES Ermua BHIn txertatzen dira. Hona lanpostuok:

a) Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegokoak:

- «Ingelesa» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

- «Euskara eta literatura» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

- «Geografia eta historia» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

- «Gaztelania eta literatura» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

- «Fisika eta kimika» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

- «Matematika» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

- «Biologia eta geologia» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

- «Hezkuntza-orientabidea» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

- «Gorputz-hezkuntza» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

- «Teknologia» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

b) Maisu eta maistren kidegokoak:

- «Matematika» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

- «Pedagogia terapeutikoa» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

- «Gaztelania eta literatura» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

- «Euskara eta literatura» espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

11.- Vitoria-Gasteizko IES Koldo Mitxelena BHI UBItik Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko lanpostu batzuk bereizi eta CIFP Mendizabala LHIIan txertatzen dira. Hona lanpostuok:

- «Gorputz-hezkuntza» espezialitateko hiru lanpostu: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

12.- IES Eskurtze BHItik lanpostu batzuk bereizi eta CIFP Txurdinaga LHIIan txertatzen dira. Hona lanpostuok:

a) Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegokoak:

- «Merkataritzako antolakuntza eta kudeaketa» espezialitateko lanpostu bat: 1. HE, derrigortasun-datarik gabe.

b) Lanbide Hezkuntzako irakasle teknikoen irakasleen kidegokoak:

- «Merkataritza-prozesuak» espezialitateko lanpostu bat: 1. HE, derrigortasun-datarik gabe.

13.- Banatutako lanpostuetan -aurreko paragrafoetan aipatutakoetan- behin betiko destinoa duten irakasleak lanpostu berriei atxikiko zaizkie. Horretarako, urriaren 10eko 198/2006 eta uztailaren 29ko 148/2008 Dekretuek aldatutako apirilaren 16ko 86/2002 Dekretuan finkatutako irizpideak aplikatuko dira.

14.- Bereizketa honen eraginpeko langileek dagokion jatorrizko ikastetxean finkatutako antzinatasuna ikastetxe berrian mantenduko dute.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Eranskinetan jasotako lanpostuek esleiturik dute berariazko osagarria, zeina jarraian zehazten baita, urteko osoko zenbatekoetan. Zenbateko horiek hilekoetan banatuko dira, zehazki, betiere Euskal Autonomia Erkidegoaren 2015. ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 5/2014 Legeko 19. artikuluan arautzen den bezala.

BOG: Berariazko osagarria guztira.

BOO: Berariazko osagarri orokorra.

DBO: Dedikazio bereziaren osagarria, bigarren eta hirugarren mailetako kapitalizazioetatik datorrena.

(Ikus .PDF)
HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Dedikazio bereziko osagaiaren lehen maila egiaztatu duten irakasleek gorago adierazi diren zenbatekoez gain, urteko 1.083,11 euroko osagarria jasoko dute.

Dedikazio bereziko osagaiaren laugarren maila egiaztatu duten irakasleek, karrerako funtzionario direnek, urteko 646,14 euro jasoko dituzte; eta dedikazio bereziko osagaiaren bosgarren maila egiaztatu duenek urteko 535,40 euro jasoko dituzte, betiere goragoko paragrafoetan adierazi diren zenbatekoen osagarri.

Bigarren xedapen gehigarrian zehaztu bezala banatuko dira aipatu zenbatekoak, hilabeteka.

LAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Irakaskuntza-karrera profesionalaren gaineko negoziaziorik gertatu arte, Bigarren Hezkuntzako langileek ondoko irakaskuntzetan eta ikastetxeetan tutoretza funtzioak egitegatik pizgarri ekonomiko osagarria jaso ahal izateak indarrean dirau: Bigarren Hezkuntzako Araubide Orokorrekoa edo Lanbide Heziketako Heziketa-zikloetakoa, eta Helduen Hezkuntzako Ikastetxeetan; eta hori dela-eta, 738,39 euroko zenbatekoa jasotzeko eskubidea sortuko da, zeina bigarren xedapen gehigarrian adierazi bezala banatuko den, hilabeteka.

BOSGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Zuzendaritzako funtzioak egiteak berekin dakar honako honetan ezarritako ordainsariak jasotzeko eskubidea: Unibertsitatez kanpoko irakasle funtzionarioentzako ordainsariei buruzko ekainaren 26ko 177/1990 Dekretua. Unibertsitatez kanpoko irakasle publikoen lan-baldintzak arautzeko Akordioaren barruan eguneratuko dira ordainsari horiek, hain justu ere beherago zehaztutako urteko zenbatekoetan, betiere bigarren xedapen gehigarrian adierazi bezala banaturik, hilabeteka.

Bigarren Hezkuntzako Katedradunen Kidegoa.

Hizkuntza Eskola Ofizialeko Katedradunen Kidegoa:

Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradunen Kidegoa

Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradunen Kidegoa

(Ikus .PDF)

Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoa

(Ikus .PDF)

Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoa

Irakaskuntza Ertainen Institutu Teknikoetako Irakasleen Kidegoa.

(Ikus .PDF)

Hizkuntza Eskola Ofizialeko Irakasleen Kidegoa.

(Ikus .PDF)

Musikako eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegoa

Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen Kidegoa

(Ikus .PDF)

Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan zuzendaritza-karguak betetzen dituzten maisu-maistrak.

(Ikus .PDF)

Xedapen gehigarri honetan xedatutakoa ezartzeko, ikastetxe guztietan, Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutuan eta Lanbide Heziketako ikastetxe integratuetan izan ezik, ikastetxeko ikasle-kopurua honela zehaztuko da: zenbat ikasle matrikulatu diren ikastetxean erregimen ofizial, presentzial eta osoko eskaintzan irakasten diren irakaskuntza arautuetan.

Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutuan ikastetxeko ikasle-kopurua ikastetxe horretan irakaskuntza ofizialetan matrikulatu direnen kopurua izango da.

Lanbide Heziketako ikastetxe integratuen kasuan, hasierako prestakuntzan matrikulatutako ikasleen kopuruaren eta enplegurako prestakuntzako ikasleen kopuruaren batuketa hartuko da kontuan. Azken kasu honetan, enplegurako prestakuntza-ikastaroen iraupenaren arabera, ohiko ikasturtearen iraupenari begira, haztatuko da ikasleen kopurua.

SEIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Derrigortasun-datarik gabeak edo derrigortasun-data igarota dutenak izan daitezke 1. Hizkuntza Eskakizuna duten lanpostuak, eta derrigortasun-data atzeratuta edo derrigortasun-data igarota dutenak izan daitezke 2. Hizkuntza Eskakizuna duten lanpostuak, dekretu honetako eranskinetan jasotako zerrendetan zehazten denez.

ZAZPIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Bigaren Hezkuntzako Institutuetan lanpostua betetzen duten maisu-maistren lanpostu-mailako osagarria urteko 2.002,02 eurotan gehituko da, Bigarren Hezkuntzako irakasleen lanpostu-mailako osagarriaren zenbatekoarekin berdintzeko.

ZORTZIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Dekretu honetako eranskinetan jasotako zerrendetan agertzen diren lanpostuak betetzeko sistema lekualdatze-lehiaketarena izango da, berezi gisa sailkatzen diren lanpostuen kasuan izan ezik, berariazko lehiaketaren bidez beteko baitira.

BEDERATZIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Atzerriko hizkuntzan eman behar diren espezialitateetako lanpostuetara sartzeko eta euretan jarduteko, espezialitate egokia izateaz gaian, ondoko dekretuko 2. artikuluan ezarritako titulu, gaitze edo ziurtagiriren bat izan beharko da: 73/2012 Dekretua, maiatzaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako ikastetxe publiko eta pribatuetan irakasgaiak edo irakats-arloak atzerriko hizkuntzetan emateko hizkuntza-gaitasunaren betekizunak ezartzen dituena eta tituluak eta ziurtagiriak onartzen dituena

HAMARGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

«Hizkuntza Indartzeko irakasleen» lanpostuetara sartzeko eta euretan jarduteko beharrezkoa da honako espezialitateetatik baten bat izatea:

- Gaztelania eta Literatura

- Euskara eta Literatura

- Geografia eta Historia

- Latina

- Greziera

- Ingelesa

- Frantsesa

- Alemana

- Filosofia

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Administrazio bideari amaiera ematen dion dekretu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Gobernu Kontseiluari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasita hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bi hilabeteko epean.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2015eko azaroaren 17an.

Lehendakaria,

IŃIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala