Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2015eko azaroaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4989

EDIKTUA, 601/2015 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Nora Albizua de Castro Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko ZULUko Justizia Administrazioaren letradua naizen honek,

Fede ematen dut:

601/2015 falta-judizioan, Covadonga Medina Colunga andreak, epaitegi honetako epaileak, epaia eman duela 2015-05-29an.

Julio Cesar Frutos Gimenez (NAN-zenbakia: X6802726Q) lokalizatu ez denez, honen bidez jakinarazten zaio, eta ezagutzera ematen, aipatutako ebazpenaren aurka, apelazioko errekurtsoa jarri ahal izango duela Bizkaiko Probintzia Auzitegian, bost eguneko epean. Errekurtsoa Epaitegi honetan aurkeztu beharko da.

Ebazpena osorik ezagutzeko, aurkeztu zaitez organo honen bulegoan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau egiten dut Getxo (Bizkaian), bi mila eta hamabosteko urriaren hamahiruan.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala