Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2015eko azaroaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 11 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4987

EDIKTUA, gauza komun bat zatitzeko burututako 141/2015 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 11 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 141/2015 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Luisa Fernandez Yague, Maria Josefa Amuriza Inchaurraga, Ascension Cabanillas Cardenas, Maria Yolanda Aurteneche Ormaeche, Gaizka Ibarretxe Cerreda, Maria Angeles Diaz Toribio, Maria Angeles Escribano Hierro, Andrea Fernandez Muriel, Asier Eguiluz Gomez, Maria del Carmen Gonzalez Unanue, Aitor Olabarri Astondoa, Leyre Zabala Gonzalo, Asier Lorenzo Morales, Carmen Aldama Susu, Carlos Gonzalez Alonso eta Maria Fernandez Barrueco.

Abokatua: Idoia Longa Peña.

Prokuradorea: Luis Pablo Lopez Abadia.

Demandatua: Maria Juana Azcarate Bueno, Anastasio Liceranzu Ortega jaunaren jaraunsle ezezagunak, Irene Santamaria Palacio, Pilar Torres Yugueros andrearen jaraunsle ezezagunak eta Jesus Ibarrondo de Diegorekin, Ana Maria Valiente Marcos, Marcelina Zubiaur Orueta, Teresa Lozano Oyaren, Juan Ramon Gonzalez Sojoren jaraunsle ezezagunak, Lorenza Ortiz Vivanco andrearen jaraunsle ezezagunak, Nieves Solaun Gorostizaga andrearen jaraunsle ezezagunak, Ignacio Suso Sanz jaunaren jaraunsle ezezagunak, Jose Portillo Martinez jaunaen jaraunsle ezezagunak, Elena Alonso Martinez andrearen jaraunsle ezezagunak, Roman Garcia Gonzalez eta Encarnacion Fernandez Fernandez andrearen jaraunsle ezezagunak.

Gaia: gauza komuna zatitzea.

Judizio horretan, 189/2015 epaia eman da 2015-09-17an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten da López Abadía prokuradoreak goiburuan azaltzen diren demandatzaileen izenean eta haien ordez aurkeztutako demanda, ebazpen honen zati horretan azaltzen diren demandatuen aurkakoa. Beraz, epai honen lehenengo oinarri juridikoan adierazitako finkaren indibisio-egoera amaituta dagoela deklaratzen da eta, finka horretan ezin denez dibisiorik egin, indibisio-egoeraren amaiera finka enkante publikoan besterenduz gauzatzea erabaki da (ezartzen den lizitazio-oinarriarekin). Enkantean erkideek eta lizitatzaile arrotzek parte hartu ahal izango dute, dagozkion ediktuak argitaratu ondoren. Lortutako prezioa jabekideen artean banatuko da, bakoitzak daukan partaidetzaren arabera.

Guztia ere, kostuen gaineko erabakirik gabe.

Honako demandatu hauen egungo helbidea ezezaguna da: Maria Juana Azcarate Bueno, Roman Garcia Gonzalez, Anastasio Liceranzu Ortega jaunaren jaraunsle ezezagunak, Irene Santamaria Palacio, Ana Maria Valiente Marcos, Marcelina Zubiaur Orueta, Teresa Lozano Oyaren, Juan Ramon Gonzalez Sojo jaunaren jaraunsle ezezagunak, Jose Portillo Martinez jaunaren jaraunsle ezezagunak, Elena Alonso Martinez andrearen jaraunsle ezezagunak eta Encarnacion Fernandez Fernandez andrearen jaraunsle ezezagunak. Horrela, bada, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktua argitaratuz jakinaraztea erabaki da.

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezakete auzi-ihesean diren demandatuek.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko urriaren 28a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala