Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2015eko azaroaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4979

EBAZPENA, 2015eko azaroaren 9koa, Industriako sailburuordearena, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko urriaren 20ko Aginduan ezarritako laguntzak 2015eko ekitaldian jaso dituzten entitate onuradunen zerrenda argitaratzeko dena; aipatutako agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan aurrekluster sektorialtzat jotzen diren enpresa-elkarteei bideratutako laguntzak arautzen dira.

Diru-laguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publikotasun-printzipioa. Hori dela eta, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko urriaren 20ko Aginduaren babesean emandako laguntzen onuradunei banan-banan egin beharreko jakinarazpena egin zaienez, ebazpen honen bidez onuradunen zerrenda argitaratzen da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Aipatutako aginduaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoan aurrekluster sektorialtzat jotzen diren enpresa-elkarteei bideratutako laguntzak arautzen dira.

Hori horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Xedea.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko urriaren 20ko Aginduan ezarritako laguntzei dagokienez, 2015eko ekitaldian onuradun izan direnen zerrenda argitaratzea. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan aurrekluster sektorialtzat jotzen diren enpresa-elkarteei bideratutako laguntzak arautzen dira.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 9a.

Industriako sailburuordea,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala