Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2015eko azaroaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

ALOKABIDE SA
4976

IRAGARKIA, Alokabiden Microsoft Dynamics Nav 2015 enpresa-kudeaketarako tresna ezartzeko zerbitzu-kontratuaren lizitazioari buruzkoa.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: «Alokabide, S.A.U.» sozietate publikoa (Alokabide).

b) Espedientea izapidetuko duen saila: Administrazio eta Kontratuen Kudeaketarako Arloa.

c) Espediente zenbakia: 074/2015/C09/Implantación ERP.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena:

Alokabiden Microsoft Dynamics Nav 2015 enpresa-kudeaketarako tresna ezartzeko zerbitzu-kontratua.

b) Loteen araberako banaketa: ez.

c) Egikaritzeko tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Egikaritzeko epea edo entregatzeko azken eguna: urte bat.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Modua: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 500.000 euro BEZik gabe.

– 375.000 euro, BEZik gabe, garapen informatikorako.

– 125.000 euro, BEZik gabe, lizentziak eskuratzeko.

Sektore publikoko kontratuei buruzko Legearen testu bateginaren 88. artikuluan ezarritakoarekin bat eginez, kalkulatu daiteke zerbitzua eskaintzeko beharrezkoa izango den zenbatekoa 500.000,00 eurokoa izango dela, BEZik gabe.

5.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea.

a) Erakundea: «Alokabide, S.A.U.» sozietate publikoa (Alokabide) edo www.alokabide.eus web orrialdean.

b) Helbidea: Gamarrako Atea, 1-A (2. solairua).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.

d) Telefonoa: 945 21 40 50.

e) Telefaxa: 945 06 84 40.

f) Dokumentazioa eta informazioa lortzeko azken eguna: 2015eko abenduaren 22a.

6.– Kontratisten berariazko baldintzak.

a) Sailkapena: ez da eskatzen.

b) Beste baldintza batzuk: gaitasun teknikoari eta profesionalari buruzko gutxieneko baldintzak. Eskatutako gaitasun tekniko eta profesionala egiaztatzeko, administrazio-klausulen agirian ezarritakoari jarraituko zaio.

7.– Esleitzeko irizpideak.

1) Eskaintza ekonomikoa (65).

2) Proposamenaren planteamendua eta eraginkortasuna (25).

a) Proiektuaren ikuspegia (15).

i) Proiektuaren egitura, plangintza eta proiektuan inbertitutako baliabideak (10 puntu).

Ii) Metodologia eta proiektuaren kontrol-plana (05 puntu).

b) Balio diferentzialak eta Oinarri Teknikoen Agiriaren ekarpen gehigarriak (05).

c) Arriskuen kudeaketa (10).

i) R1 arriskua gutxitzen duten ekintzak (04 puntu).

Ii) R2, R3, R4 eta R5 arriskua gutxitzen duten ekintzak (06 puntu).

8.– Partaidetza-eskaintzen edo -eskaeren aurkezpena.

a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko urtarrilaren 7a. Ordua: 13:00.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A», «B» eta «C» gutun-azalak, administrazio klausulen agirian jasotako dokumentazioarekin batera.

c) Aurkezteko tokia: Gamarrako Atea, 1-A (2. solairua) helbidean edo Euskal Autonomia Erkidegoko informatika plataforma komunaren bitartez www.euskadi.eus, baita modu zuzenean bertan jasotako edukira sartuz ere www.contratación.info helbidearen bitartez.

Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.

d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dio denbora tarte honetan: 3 hilabete, eskaintzak ireki eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

e) Aldagaien onarpena: ez da onartzen.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: «Alokabide, S.A.U.» sozietate publikoa (Alokabide).

b) Helbidea: Gamarrako Atea, 1-A (2. solairua).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.

d) Data: 2016ko urtarrilaren 21a.

e) Ordua: 10:00ak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kargura.

12.– Iragarkia «Europar Batasuneko Egunkari Ofizialera» bidaltzeko eguna: 2015eko azaroaren 10a.

13.– hala badagokio, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo orriak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web orria: www.alokabide.eus edo http://www.alokabide.euskadi.eus/perfil-contratante/

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 10a.

Alokabideko zuzendari nagusia,

IRUNE BERASALUZE LAZKANO.


Azterketa dokumentala