Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2015eko azaroaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

IHOBE A.B.
4975

EBAZPENA, 2015eko uztailaren 2koa, Ihobe, S.A. Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren zuzendari nagusiarena, telekomunikazio-zerbitzuak (1., 2., 3. eta 5. sortak), 2016tik 2021era bitartean, sozietateak jarduera gauzatzen duen eraikinetan -eranskinean adierazita- kontratatzea Ogasun eta Finantzetako sailburuari eskuordetzekoa.

Gobernu Kontseiluak, 1998ko uztailaren 28ko bilkuran, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuordeak proposatuta, Telekomunikazioen Administrazio Sare Korporatiboaren definizioari buruzko erabakia hartu zuen.

Erabaki horren azalpen-zatian, honako hau zehaztu zen Administrazio Sare Korporatiboaren inguruan:

Horregatik, honela definitu da Administrazio Sare Korporatiboa: administrazio honek behar dituen telekomunikazio-zerbitzuen kudeaketa zentralizatuaren zentzuzko eremua finkatzen duen sarea. Administrazio Sare Korporatiboa, telekomunikazioetako organo, higiezin eta zerbitzuei dagokienez, definizio dinamiko gisa ulertu behar da; oinarrizko parametroak errespetatuz, aldaketa organiko eta fisikoekin batera izango du bilakaera, etenik gabe.

Erabakiak berak aurreikusten duenez, Administrazio Sare Korporatiboa irizpide hauei jarraituz osatuko da unean-unean:

- Kudeaketa zentralizatuko eraikinetan edo beste eraikin batzuetan dauden sailek eta erakunde autonomoek osatuko dute sarea.

- Sare horretatik kanpo utziko dira zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sozietate publikoak, bai eta sare polizial, judizial, sanitario eta hezkuntzakoak ere.

- Hala eta guztiz ere, aipaturiko sare sektorial horiekin lotura duten administrazio-zerbitzu batzuk ere sare horretan sartuko dira, baldin eta informazio dokumentalaren, ekonomikoaren edo giza baliabideetakoaren sistema komun edo orokorrek eragiten badiete sistema horien datuen trafikoari dagokionez.

- Halaber, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak kasuan-kasuan erabakiko du zein izango den sare horren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko edo beste administrazio publiko batzuetako beste sare batzuen arteko interkonexioa (poliziarena alde batera utzita).

- Baldin eta 2. paragrafoan aipatzen den sare-kudeaketaren organo titularrek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Kontratazio Araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren 19. artikuluaren bidea erabiltzen badute, organo horien telekomunikazio-sareak Ogasun eta Herri Administrazio Sailarekin hitzartzen dituzten akordioen arabera kudeatuko dira, sail horrek sinatutako kontratuen esparruan.

1998ko uztailaren 28ko Erabakian, Telekomunikazioen Administrazio Sare Korporatibo gisa zer ulertu behar zen definitu zen, eta, horrela, aukera sortu zen telekomunikazioen alorreko kontratuak sektore-sareetara hedatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Kontratazio Araubideari buruzko uztailaren 5eko 136/1996 Dekretuaren 19. artikuluan ezarritako bidea erabiliz; azken horrek ezartzen duenez, hura erabiltzeko, kasuan-kasuan, itunak baliatuko dira, edo administrazio-klausulen pleguetako aurreikuspen zehatzak, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean horretarako aurreikusitako formulak.

Aukera guztiak aztertuta, erabaki da aukerarik onena dela sektore-sareen hedapena baliatzea Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean jasotzen diren eskumen-eskuordetzen bidez.

Alde horretatik, telekomunikazio-zerbitzuen kudeaketaren hazkundea eta garapena aintzat hartuta, gomendagarria da, hurrengo kontratazio bati begira, zerbitzua bi zati ondo bereizitan banatzea:

Zati bat kontratuak prestatzeari, izapidetzeari eta esleitzeari dagozkion jarduerek osatua egongo da, bai eta kontratuak aldatu, iraungi eta interpretatzeari dagozkion jarduerek osatua ere. Jarduera horiek kontratazioaren ardatz komuna dira, berdinak baitira eragindako sare guztietan.

Beste zatiak kontratuaren kudeaketaren esparru zehatzari eragiten dio, hala alderdi materialari nola aurrekontuari, eta sareen kudeaketaren titularren zeregina izango da.

Telekomunikazio-zerbitzuak lehen aipatu eremuan modu zentralizatuan kontratatu ahal izateko formularik egokiena Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13.1 artikuluan eskumenak eskuordetzeko ezarritakoa da, honako hau xedatzen baitu:

«1.- Herri-administrazioetako organoek beste organo batzuei beren eskumenak eskuordetzan eman diezazkiekete, baldin eta organo horiek administrazio berekoak badira, nahiz eta bata bestearen mendekoa ez izan, edo administrazio horiei lotuta edo administrazio horien mendean dauden zuzenbide publikoko erakundeetakoak badira».

Horregatik, 172/2013 Dekretuaren 3.2.f) artikuluak Ogasun eta Finantzetako sailburuari kontratazioaren arloan ematen dizkion eskumenen arabera, aintzat harturik ezen, (sail horren egiturari buruzko Dekretuan) ezarritakoarekin bat etorriz, (sail horren kontratazio-organoari) dagokiola Administrazio Orokorrean indarrean den Araubide Organikoak sailetako kontratazio-organoari emandako ahalmenak erabiltzea bere titularraren bidez, eta kontuan harturik zenbatekoa dela-eta Gobernu Kontseiluari dagozkiola beste ahalmen batzuk, hau

EBAZTEN DUT:

I.- Ogasun eta Finantzetako sailburuari eskuordetzea Administrazio Sare Korporatiboko telekomunikazio-zerbitzuak 2016tik 2021era arte kontratatzeko ahalmena.

Eskuordetzea Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legearen Testu Bat Egina onartzen duen irailaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak jasotzen dituen eta kontratuari ezartzeko diren gaietara zabalduko da:

- Kontratua (II. Liburua) prestatzea.

- Kontratua (II. Liburua, I. Titulua, I. Kapitulua) esleitzea.

- Administrazioak kontratua aldatu, iraungi, laga eta azpikontratatzeko dituen eskumenak, IV. Liburuko I. Tituluko I. kapituluan oro har arautzen direnak eta, hornidura-kontratuetarako, IV. Liburuko II. Tituluaren IV. Kapituluan berariaz aurreikusten direnak.

- Kontratua (III. Liburua, I. Titulua, I. Kapitulua) formalizatzea.

II.- Eskumena ematen duen organoaren baitan jarraituko dute kontratazio-organoari dagozkion gainerako eskumenek, eta, bereziki, egindako zerbitzuen betetzeari onespena emateko eta euren ordainketa agintzeko eskumenek.

III.- Izenpetu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean eskuordetzea.

Bilbao, 2015eko uztailaren 2a.

Ihobeko zuzendari nagusia,

JAVIER AGIRRE ORCAJO.


Azterketa dokumentala