Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2015eko azaroaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4973

IRAGARKIA, 216/2015 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun direnak epatzeko dena (prozedura laburtua).

Honako hau jakinarazten zaio hirugarren interesdun orori: Sofía Izquierdo García andreak 216/2015 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1. zenbakiko Epaitegiko Administrazioarekiko Auzien ZULUPean, 2015eko apirilaren 22ko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiaren aurka, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun-zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 9ko 928/2014 Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezesten baita. Ebazpen horren bidez, administrari laguntzaileen kategorian hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta txanda irekiko destino-esleipena argitaratzen dira (2011ko EPE).

Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea izango dutela, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 12a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala