Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2015eko azaroaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4964

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko Etxebizitza Hutsei buruzko 2015-2016ko Inkestarako informazioa biltzea eta haren oinarrizko tratamendua egitea helburu duen administrazio-kontratua esleitzeko dena (Espedientea: A-001/DEPS2015).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila. Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: A-001/DEPS2015.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Xedea: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: kontratua formalizatzen den egunaren biharamunean hasi eta 2016ko maiatzaren 30era arte.

e) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2015eko apirilaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 63. zk.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide daude, SPKLTBn ezarritakoaren arabera, betiere karatula honetan eta administrazio-klausula zehatzen pleguan ezarritakoaren aurka ez badoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: zenbateko garbia: 146.201,75 euro + 30.702,37 euro (BEZa); guztira, 176.904,12 euro.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2015eko ekainaren 16a.

b) Kontratista: Ikertalde Grupo Consultor, S.A. (IFK A-20567319).

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 135.236,62 euro (BEZik gabe).

6.– Formalizazioa.

a) Eguna: 2015eko uztailaren 1a.

b) Kontratista: Ikertalde Grupo Consultor, S.A. (IFK A-20567319).

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 5a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.


Azterketa dokumentala