Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2015eko azaroaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4958

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 39/2015 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 39/2015 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Ulma Servicios de Manutención Sociedad Cooperativa.

Abokatua.

Prokuradorea: Jose Alberto Amilibia Mugica.

Demandatua: Industrias Galycas S.A.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-10-30ean. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut José Alberto Amilibia Múgica auzitegietako prokuradoreak Ulma Servicios de Manutención, Sociedad Cooperativa enpresaren izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Industrias Galycas, S.A. sozietatearen aurkakoa. Horrenbestez, Industrias Galycas, S.A. kondenatzen dut zenbateko hau ordaintzera auzi-jartzaileari: printzipalaren 16.829,19 euro, gehi printzipaletik zor duen zenbatekoaren legezko interesak, abenduaren 29ko 3/2004 Legearen 7. artikuluan xedatutakoaren arabera kalkulatuak. Epaitik aurrera sortuko dira PZLb-ren 576. artikuluaren interesak.

Prozesuko kostuak alderdi demandatuak ordaindu beharko ditu.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (1877 0000 04 0039 15). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Industrias Galycas, S.A. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bergara (Gipuzkoa), 2015eko azaroaren 2a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala