Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2015eko azaroaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
4956

EBAZPENA, 2015eko azaroaren 3koa, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariarena, Euskadiko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko dena.

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariaren 2013ko apirilaren 30eko Ebazpenaren bidez (maiatzaren 22ko EHAA, 97. zk.), Euskadiko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren akreditazioa berritzea onartu zen.

Farmazia Zuzendaritzaren eskabidea jaso da, Euskadiko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko. Horregatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoen akreditazioak arautzen dituen Osasuneko sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 2. eta 6. artikuluetan (urriaren 24ko EHAA, 202. zk.), sendagaiekin egindako saiakuntza klinikoak arautzen dituen 2004ko otsailaren 6ko 223/2004 Errege Dekretuaren 11. artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoa sortzeko 2005eko urtarrilaren 11ko 3/2005 Dekretuaren 6. artikuluan, eta Ikerkuntza Biomedikoari buruzko uztailaren 3ko 14/2007 Legean xedatutakoa kontuan izanik, eta Osasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 195/2013 Dekretuaren 12. artikuluak emandako egitekoak betez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Isabel Tejada Minguez andrea, Biologia Zientzietan lizentziatua, Euskadiko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoko kide kargutik kentzea.

Bigarrena.– M.ª Asunción López Ariztegui andrea, Medikuntzan eta Kirurgia Orokorrean lizentziatua, Analisi Klinikoetan espezialista, Euskadiko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoko kide izendatzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezake Osasuneko sailburuordeari zuzenduta edo Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariari zuzenduta, hilabeteko epean, ebazpena ofizialki argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 3a.

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria,

IÑAKI BERRAONDO ZABALEGUI.


Azterketa dokumentala