Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2015eko azaroaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4955

AGINDUA, 2015eko azaroaren 2koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Vitoria-Gasteizko (Araba) «Vitoria-Gasteiz» Arte eta Goi Mailako Diseinuko Eskolaren hezkuntza-eskaintza argitaratzen duena.

Vitoria-Gasteizko (Araba) «Vitoria-Gasteiz» Arte eta Goi Mailako Diseinuko Eskolak 2015-2016 ikasturterako egin duen hezkuntza-eskaintzaren proposamena aztertu da.

Kontuan hartu da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak ikastetxe horretarako egin duen plangintza, eta gai horretan aplikatu beharreko araudia ikusi da. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Jarraian adierazten den ikastetxe publikoak 2015-2016 ikasturterako duen hezkuntza-eskaintza argitaratzen da.

Kodea: 01002077

Izen generikoa: Arte eta Goi Mailako Diseinuko Eskola

Izen espezifikoa: «Vitoria-Gasteiz»

Helbidea: Aguraingo Taldearen kalea, z/g

Udalerria: Vitoria-Gasteiz

Lurralde historikoa: Araba.

Eskaintzen diren irakaskuntzak:

– Diseinuko goi-mailako ikasketak, LOE Plana:

● Espezialitatea: Barnealdeen Diseinua

● Espezialitatea: Diseinu Grafikoa

– Arte Plastikoetako eta Diseinuko prestakuntza-zikloak, LOE Plana:

● Lanbide-arlo artistikoa: Komunikazio Grafikoa eta Ikus-entzunezkoa:

○ «Animazioa» goi-mailako prestakuntza-zikloa

○ «Argazkilaritza» goi-mailako prestakuntza-zikloa

○ «Ilustrazioa» goi-mailako prestakuntza-zikloa

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 2a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala