Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2015eko azaroaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4951

2092/2015 EBAZPENA, azaroaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren 2014ko azaroaren 26ko 657/2014 Epaiaren betearazpena, José Julio López Martín jaunari dagokiona (Familia Medikuaren kategoria; 2008ko EPE).

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren 2014ko azaroaren 26ko 657/2014 epaia ikusi da eta agindu judizialari dagokion administrazio-espedientea aztertu da, ondoko hauetan oinarrituta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 4236/2008 Ebazpena, azaroaren 28koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira Fakultatibo Medikoen eta Teknikarien Lanbide Taldearen (familia medikuko lanpostu funtzionala) kategorian Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeetako destinoetan lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak. Hautaketa-proba horien oinarri orokorrak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez onartzen dira.

Ekainaren 30eko 987/2009 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariarenaren bidez, gaitzat jotako hautagaien zerrenda onetsi zen, Familia Medikuko kategorian, eta José Julio López Martín jaunak oposizioaldian 96,00 puntuko puntuazioa lortu zuen.

Ondoren, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren ekainaren 23ko 395/2010 Ebazpenaren bidez, Familia Medikuko kategorian, txanda ireki bidezko hautagaien zerrenda onetsi zen. Bertan José Julio López Martín jauna agertzen da, 147,6000 puntuekin eta destinoa aukeratzeko aukerarekin.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 2765/2010 Ebazpenaren bidez, onartu zen hautagaien behin betiko zerrenda eta esleipena, txanda irekian, Familia Medikua kategorian (2010-11-26ko EHAA, 228. zk.). Han, José Julio López Martín jauna agertzen da 26,3000 puntuko puntuazioarekin lanbide esperientziako atalean, eta 136,5000 puntuko puntuazio globalarekin, destinoa aukeratzeko aukerarik gabe.

Bigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zuzendari nagusiaren azaroak 10eko 2765/2010 Ebazpenaren kontra, José Julio López Martín jaunak gorako errekurtsoa aurkeztu zuen eta ondoren administrazioarekiko auzien bideaz baliatu zen (298/2011 laburtua).

Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 5 zenbakiko Epaitegiaren 2012ko urriaren 5eko Epaiak ezetsi zuen aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtso hori, eta amaiera ematen zion prozedura judizialari.

Ondoren, ordea, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak, 2014ko azaroaren 26ko datarekin, apelazio-errekurtsoa baietsi zuen eta apelatutako epaia errebokatu zuen.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari dagokio epaia exekutatzea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 dekretuak ematen dizkioten eskumenen arabera.

Bigarrena.– Administrazioarekiko auziez arduratzen diren epaitegi eta auzitegiek beren epaiak betearazteko eskumena dute; prozesuko alderdiek, berriz, epai eta ebazpen horiek bertan adierazten den moduan bete behar dituzte, horixe xedatzen baita administrazioarekiko auzietako jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 103.2 artikuluetan.

Justiziako Auzitegi Nagusiaren 2014ko azaroaren 26ko erabaki judizialaren ondorioz, eta dagokion izapideak eginda, José Julio López Martín jaunari aitortzen zaio, Familia Medikuko hautaketa-prozesuan (2008ko EPE) 37,4000 puntuko puntuazio bat lanbide esperientziako atalean, eta ondorioz, 147,6000 puntuko puntuazio global bat.

Aurrekoa kontuan izanik, eta dagokion izapideak eginda, José Julio López Martín jaunari destino bat esleitzen zaio Debabarrena ESIan (Elgoibar-E.A.G.), txanda irekian, Familia Medikuko kategorian.

Hirugarrena.– Hemen aldatzen direnetatik at geratzen diren prozedura izapidetzerakoan gertatutako beste hainbat administrazio-jardutek bere hartan jarraitu behar dute (azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 66. artikulua), egindako termino zehatzetan.

Laugarrena.– Prozedura hau izapidetzerakoan interesdunei entzunaldia eman zaie, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1994 Legeko 84. artikuluan ezarritakoa betez.

Horregatik guztiagatik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegiaren 2014ko azaroaren 26ko epai judiziala, José Julio López Martín jaunari buruzkoa, betetzeko agintzea, 2008ko Enplegu Publikoko Eskaintzaren testuinguruan.

Bigarrena.– Epai judiziala izapide hauen bitartez gauzatuko da:

1.– José Julio López Martín jaunari 37,4000 puntu aitortu zaizkio lanbide esperientziaren atalean. Horrenbestez, 147,6000 puntu eskuratu ditu, guztira,Familia Medikuko hautaketa-prozesuan (2008ko EPE).

2.– Txanda ireki bidezko destino bat esleitzea Debabarrena ESIan (Elgoibar EAG), Familia Medikua kategorian, José Julio López Martín jaunari, ezarritako prozedura oinarri izanik.

3.– Familia Medikuko kategorian langile estatutario finkoko izendapena egitea, José Julio López Martín jaunaren alde Debabarrena ESIn (Elgoibar-EAG).

4.– José Julio López Martín jaunak ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabete bateko epea izango du dagokion destinoan lanpostuaz jabetzeko.

Destinoko lanpostuaz jabetzeko ekitaldia Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian izango da, egoitza zentralean, izangaiak aldez aurretik hitzordua eskatuta, eta esleipendunek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute ekitaldi horretan:

– NAN, pasaportea edo gidabaimena edo dokumentu baliokidea Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalitatea dutenentzat, edo Europar Batasuneko Itunaren arabera nahiz Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean nahiz lege-arau baten bidez langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalentzat.

– Elkargoko kide izatearen ziurtagiria.

– Diziplina-espediente bidez izangaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik kanporatuta ez dagoela eta eginkizun publikoetarako ezgaituta ez dagoela adierazten duen zinpeko aitorpena edo hitzematea.

Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez dena edo agiri horiek aztertuta antzematen bada betebeharren bat betetzen ez duela, ezingo da jabetu esleitu zaion langile estatutarioaren destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzeko.

Era berean, interesatuari gogorarazten zaio lanpostuaz jabetzeko ekitaldira dagokion epearen barruan edo, hala badagokio, emandako luzapenean, aurkeztu ezean, galdu egingo dituztela hautaprobei buruzko ebazpenean aitortu zitzaizkien eskubideak.

Orain arte adierazitakoari jarraituz, lanpostuaz jabetzen dena egin beharreko eginbideak egin eta hurrengo egunean hasiko da lanean, osasun-zerbitzuen barruan esleitu zaion erakundean.

Hirugarrena.– Ebazpen honetan xedatutakoaren eraginetik at geratzen diren gainerako egintza eta izapideek bere hartan jarrai dezatela aginduko da.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko, José Julio López Martín jaunari jakinarazteko eta hori Euskal Autonomia Erkidegoko Justiziako Auzitegi Nagusian komunikatzeko agintzea.

Bosgarrena.– Epaia betetzeko izapideetan sor daitezkeen gorabeherak aztertzea eta ebaztea aipatutako epaitegiari dagokio, halaxe ezartzen baita Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 103.1 eta 109. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 5a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala