
220. zk., 2015eko azaroaren 18a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (215 KB - 2 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
4950
IRAGARKIA, Osasun Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkariak irekitako B-6/2015-T zehapen-prozeduran emandako ebazpen-proposamena jakinarazteko dena.
Ezinezkoa izan da goian aipatutako ebazpen-proposamena ohiko moduan jakinaraztea Juan Antonio Aguiar Sánchez jaunari, Portugaleteko Luis Galdos kaleko 10 zenbakian dagoen «Bar Loretsu» establezimenduaren jabea bera. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.
Honen arabera, jakinarazten zaio 2015eko urriaren 14an izapidegileak ebazpen-proposamena eman zuela goian aipatutako zehapen-espedientean. Espediente hori osasun-araudiaren arau-hauste arin posible batengatik (tabakoaren kontsumoa) ireki da.
Legezko ohartarazpenak:
– Interesdunak hamabost eguneko epea du alegazioak aurkezteko eta Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzan (Aholkularitza Juridikoan) –Bilboko Errekalde zumarkalea 39 A zenbakian, 5. solairuan– gordailatuta dagoen espedientearen edukia ezagutzeko, eta hartan dauden agirien kopiak eskuratzeko.
Hori guztia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Bilbao, 2015eko azaroaren 11.
Espedientearen idazkaria,
LEIRE BERGARA SAUTUA.
RSS