Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2015eko azaroaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
4949

IRAGARKIA, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak B-3/2015-S zehapen-prozeduran eman duen ebazpena jakinarazteko dena.

Ezinezkoa izan da lehenago aipatutako ebazpena ohiko moduan jakinaraztea Leioa Hosteleros, S.L., entitateari, hau da, Basauriko Ibaigane kaleko 8 zenbakian dagoen «Restaurante Politena» establezimenduaren jabeari. Horregatik, iragarki hau argitaratzen da.

Honen arabera, jakinarazten zaio zigor espedientean ebazpena eman dela arau hauste sanitario arin batzuk egiteagatik. Jarri zaizkion isunen guztizko zenbatekoa 7.400 euro da.

Legezko ohartarazpenak:

Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osasuneko sailburuordeari edo Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta hurrengo artikuluek araututakoarekin bat etorriz. Espedientea ikusi ahal izango dute Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Bilbon, Errekalde zumarkaleko 39 A zenbakian, 5. solairuan – Aholkularitza Juridikoan).

Interesdunari ohartarazten zaio, era berean, ordainketa epe honetan egin beharko duela: ebazpenaren irmotasuna hilaren 1a eta 15aren bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilabeteko 5a arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun balioduna arte. Ebazpenaren irmotasuna hilaren 16a eta azkeneko egunaren bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilabeteko 20a arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun balioduna arte. Ebazpenak irmotasuna hartuko du, gorako errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea halakorik jarri gabe igarotzen denean, edo, interesdunak gorako errekurtsorik jarriz gero, gorako errekurtsoa ezetsi egin delako berria jasotzen duenean –ezetsi egiten bada, behintzat.

Diru-sarrera honako banku eta kontu korronte honetan egingo da, espedientearen zenbakia adieraziz:

Kutxabank - K zk.: IBAN ES85/2095/0611/0132/3906/8030 - Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusia.

Aipatutako borondatezko epean isunaren ordainketa egin ezean premiamendu bidez ordainaraziko da, indarrean dauden xedapenen arabera, eta dagozkion gainordainak ezarrita.

Hori guztia, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Bilbao, 2015eko azaroaren 11.

Espedientearen idazkaria,

LEIRE BERGARA SAUTUA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala