Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2015eko azaroaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
4948

IRAGARKIA, Osasuneko sailburuordeak 1/2015-SL zehapen-prozeduran hartutako ebazpena Malga Servicios Empresariales, S.L. kanpoko prebentzio-zerbitzuari jakinarazteko dena.

Malga Servicios Empresariales, S.L. enpresari ezin izan diogu jakinarazi haren aurka irekitako zehapen-prozeduran hartutako ebazpena; horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Horren arabera, jakinarazten zaio osasun arloan arau-hauste larri bat egiteagatik irekitako zehapen-espedientean ebazpena eman dela, zeinaren bidez 3.005,07 euroko zehapen ekonomikoa ezartzen baitzaio.

Legezko ohartarazpenak:

Ebazpen zehatzaile honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraz, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osasuneko sailburuari. Gora jotzeko errekurtsoa Osasuneko sailburuaren edo Osasuneko sailburuordearen aurrean jar daiteke, jakinarazten den egunaren biharamunean hasita hilabeteko epean, hala xedatzen baitute Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1192 Legeko 114. artikuluak eta hurrengoek. Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzan ikusi ahalko da espedientea (Donostia kalea 1, 4. solairua, Lakua II, Gasteiz).

Ohartarazten da zehapenaren zenbatekoa honako epe honetan ordaindu beharko dela: ebazpena hilaren 1etik 15era bitartean egiten bada irmo, egun horretatik hurrengo hilaren 5. egunera bitartean egin beharko da ordainketa, eta egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera bitartean. Ebazpena hilaren 16tik hileko azken egunera bitartean egiten bada irmo, irmo egiten den egun horretatik hurrengo hilaren 20ra bitartean, edo egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Ebazpena irmo izango da gora jotzeko errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea igaro eta errekurtsorik jarri ez bada, edo, benetan errekurtsoa jarri bada, interesdunak ezestearen jakinarazpena jasotzen duen egunetik aurrera, hala badagokio.

Ordainketa egitean, espedientearen zenbakia eta, hala badagokio, zehatuaren helbidea adieraziko dira, eta ordainketa honako banku-erakundean eta kontu korrontean egingo da:

Kutxabank, IBAN ES85 2095 0611 0132 3906 8030 kontu-zenbakia.

Isuna borondatezko epearen barruan ordaintzen ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da, betiere indarrean diren xedapenetan ezarritakoarekin bat etorriaz, eta dagozkion errekarguak aplikatuko zaizkio.

BOEn argitaratuz jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.5 artikuluan aurreikusitakoari jarraituz.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 4a.

Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala