Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2015eko azaroaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
4947

IRAGARKIA, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak irekitako B-4/2015-S zehapen-prozeduran egin den ebazpen-proposamena jakinarazteko dena.

Que Mai Ngo jaunari («Restaurante Vietnamita Ha Long» establezimenduaren titularrari da, eta establezimendua Basauriko Galicia kaleko 2. zk.an dago) ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi goian aipatutako ebazpen-proposamena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaio 2015eko urriaren 27an izapidegileak ebazpen-proposamena egin zuela, osasun-araudiaren balizko arau-hauste arin batzuengatik irekitako zehapen-espediente horren barruan.

Legezko ohartarazpenak:

– Interesdunak hamabost eguneko epea du alegazioak aurkezteko eta Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzan (Aholkularitza Juridikoan) –Bilboko Errekalde zumarkalea, 39 A, 5. solairua– gordailatuta dagoen espedientearen edukia ezagutzeko, eta hartan dauden agirien kopiak eskuratzeko.

Hori guztia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Bilbao, 2015eko azaroaren 3a.

Espedientearen idazkaria,

LEIRE BERGARA SAUTUA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala