Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2015eko azaroaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
4944

EBAZPENA, 2015eko azaroaren 13koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, 2015eko ekitaldirako programetarako laguntzak emateko dena, garapenerako lankidetzaren kargura.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2015eko ekainaren 17ko Ebazpenaren bidez egin zen garapenerako lankidetzaren kargurako programetarako laguntzak emateko 2015eko deialdia (ekainaren 18ko EHAA, 113. zk.).

Garapenerako Lankidetzaren Funtsaren kargura ordaintzekoak diren programetarako laguntzak arautzen dituen apirilaren 3ko 57/2007 Dekretuaren 80. artikuluan xedatutakoaren arabera, jasotako eskabide guztiak baloratuko dira, eta puntuaziorik handiena lortzen dutenek jasoko dituzte laguntzak, betiere, finantzaketa-linearen diru-hornidura agortu arte.

Laguntzen deialdia aldian-aldian egingo da, eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia da eskumen hori duen agintaritza, bi dekretu hauek aplikatuta: Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen abenduaren 15eko 20/2012 Dekretua, Lehendakariarena; eta Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 187/2013 Dekretua. Horretarako eman behar diren ebazpenak eta laguntzak kudeatzeari dagokionez, eskumena Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariari dagokio.

Balorazio- eta instrukzio-prozesua amaitu ostean, eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako Artezkaritza Kontseiluari horren berri eman eta gero, 2015eko urriaren 21ean batzartu ostean, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2015eko ekainaren 17ko Ebazpenaren bidez deitutako laguntzak esleitzea. Laguntza horiek ebazpen honetako I. eranskinean jasotako erakundeei emango zaizkie, eranskinean aipatutako zenbatekoan eta eran.

Bigarrena.– II. eranskinean jasota dauden eskabideak ukatzea, bertan adierazten diren arrazoiengatik.

Hirugarrena.– III. eranskinean jasota dauden eskabideak kanpoan uztea, bertan adierazten diren arrazoiengatik.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.

Bosgarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa jarri eta hiru hilabete igaro ondoren ebazpenik eman ez bada, ezetsi egin dela ulertuko da, eta administrazioarekiko auzietako bidea zabalik geratuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 13a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala