Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2015eko azaroaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4943

EBAZPENA, 2015eko azaroaren 6koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen den 2015-2017ko aldirako Euskal Kultura Ondarea babestu eta zaintzeko deialdiko laguntzen balorazio-batzordearen kideen izendapena.

Aztertuta geratu da Euskal Kultura Ondarea babestu eta zaintzeko 2015-2017ko diru-laguntzetarako deialdia egiten duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko urriaren 1eko Agindua.

Agindu horren 15. artikuluaren arabera, balorazio-batzorde horren osaera Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bitartez jakinaraziko da.

Ondorioz, hauxe,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-batzordearen osaera jakinaraztea. Hona hemen kideak:

Batzordeburua:

– Imanol Agote Alberro jauna, Kultura Ondarearen zuzendaria.

Batzordekideak:

– M.ª José Arostegi Irastorza andrea, Euskal Kultura Ondarearen Zentroaren arduraduna.

– M.ª Goretti Fariñas Egaña andrea, Kultura Ondarearen teknikoa.

– Armando Llamosas Rubio, Kultura Ondarearen teknikoa, batzordeko idazkari-lanetan.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 6a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala