Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2015eko azaroaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4939

AGINDUA, 2015eko azaroaren 10ekoa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Musikene Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegirako Fundazio Pribatuaren estatutuetako IV. kapituluan -19. artikulutik 27.era, biak barne- egindako aldaketak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.- 2015eko urriaren 23an, eskabide bat sartu zen Herri Administrazio eta Justizia Sailean, Musikene Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegirako Fundazio Pribatuaren estatutuetako IV. kapituluan -19. artikulutik 27.era, biak barne- egindako aldaketak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. 2015eko urriaren 7an erabaki zuen aldaketa hori egitea Fundazioaren Patronatuak. Espedientean jasotako dokumentazioa erantsi zitzaion eskabide-idazkiari.

Bigarrena.- Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.- Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak sortu, ezabatu eta aldatzen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan.

Bigarrena.- Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan eskatutakoak; aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator aldaketa.

Hirugarrena.- Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 23 bis artikuluaren arabera -azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartu zuen lege horren testu bategina-, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioa den aldetik, estatutuak aldatzeko behar den baimena eskatu dio Jaurlaritzaren Kontseiluari.

Baimen hori 2015eko irailaren 29an egindako bilkuran eman zitzaion, Josu Iñaki Ercoreca Gervasio Gobernuko idazkari eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak egun horretan bertan egindako egiaztagirian jasotakoaren arabera.

Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Musikene Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegirako Fundazio Pribatuaren IV. kapituluan -estatutuetako 19. artikulutik 27.era, biak barne- egindako aldaketa inskribatzeko agintzea, Fundazioaren Patronatuak 2015eko urriaren 7an erabakitakoa, agindu honen data duela, 2015eko urriaren 14an María Inmaculada Adánez García notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoaren zehaztapenekin bat etorriz (protokolo-zenbakia: 1506).

Bigarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 10a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala