Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2015eko azaroaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4936

1926/2015 EBAZPENA, urriaren 27koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez izendatzen baita honako hautaketa-prozesu honetarako batzordea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Irakaskuntza Unitateari dagozkion prestakuntza sanitario espezializatuko erizaintza obstetriko ginekologikoaren (emaginaren) ikasketa-buruaren eginkizunak lehiaketa bidez betetzeko hautaketa-prozesua.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 1270/2015 Ebazpenaren bidez (irailaren 29ko EHAA, 185. zk.), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Irakaskuntza Unitateari dagozkion prestakuntza sanitario espezializatuko erizaintza obstetriko ginekologikoaren (emaginaren) ikasketa-buruaren eginkizunak lehiaketa bidez betetzeko hautaketa-prozesuaren deialdia egiten da.

Aipatutako ebazpenaren 6. atalean ezarritakoaren arabera, eta Euskal Autonomia Erkidegoan osasun-prestakuntza espezializatuko sistema antolatzeko den martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren 16.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak izendatuko du Hautaketa Batzordea.

Adierazitakoagatik, langileen alorrean indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honako hautaketa-prozesu honetarako batzordea izendatzea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Irakaskuntza Unitateari dagozkion prestakuntza sanitario espezializatuko erizaintza obstetriko ginekologikoaren (emaginaren) ikasketa-buruaren eginkizunak betetzeko hautaketa-prozesurako batzordea, honako kide hauek izango dituena:

Presidentea: Ana Chueca Ajuria

1. batzordekidea: Miren Bittori Lasa Goñi

2. batzordekidea: Benita Alonso Gotor

3. batzordekidea: Zuriñe Urtaran Ibarzabal

4. batzordekidea: Sebastián Martín Moreno

Idazkaria: Belén García Sobrón.

Bigarrena.– Ebazpen honek egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 27a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala